Eu

Eusko Jaurlaritzak kultura-ondasun izendatu ditu Dimako Baltzola eta Axlor haitzuloak (Gobernu Bilera 2017-11-14)

2017.eko azaroak 14

Kontserbazio-mailako babesa ezarri da inguru osoarentzat, eta arautu egin da zer baldintzatan egin daitekeen eskalada edota espeleologia

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du Dimako Baltzola eta Axlor haitzuloak kultura-ondasun kalifikatu izendatzea, monumentu-multzo kategoriarekin. Neurri horren bidez ziurtatu nahi da babestuta geratuko dela ingurunea, babes-maila jakin bat izendatuz eta eskalada edota espeleologia babes horrekin nola bateratu zehaztuz. 

Espedientean aipatzen denez, Baltzola eta Axlor haitzuloak naturaren ikuspegitik interes handia duen eremu eder batean daude, eta euskal mitologiako kondairak ere kokatu izan dira bertan (inguru horretan dago Jentilzubia). Bestalde, adierazten da oso gune ezaguna dela eskalada eta espeleologia egiten duten kirolari ugarirentzat. 

Kultura-ondasun hori Baltzola, Axlor eta Baltzola II haitzuloetako interes arkeologikoko aztarnategiek osatzen dute. Haitzulo horietako bakoitzean aztarnategi arkeologiko bat dago, eta lehenengo biek dute interesik handiena. Kultura-ondasun kalifikatu izendatzeak bi babes-eremu ezartzen ditu. 1. eremuak haitzuloetako hiru aztarnategien eremu osoa hartzen du, eta muga gehiago jartzen dira ingurune horretan; 2. eremuak gainerakoa hartzen du. 

Nolanahi ere, bi eremuei kontserbazioko babes-maila izendatzen zaie, Euskal Autonomia Erkidegoko arkeologian adierazgarri garrantzitsua izateagatik eta ingurua hondatuko luketen jarduerak eragoztearren. 

Espedientean zehatz-mehatz azaltzen da zein kasutan onartuko diren jarduerak eremu horretan. Eskaladaren kasuan, aitortzen da eskaladako erreferentea dela Europan, eta adierazten da eskaladan jardutearen ondorioz  “Baltzolako haitzuloko balio kulturalak ez direla galdu behar”, baina muga eta kontuz ibiltzeko neurri batzuk ezartzen dira. Espeleologiari dagokionez ere muga batzuk ezartzen dira, eta, esate baterako, adierazten da ezin dela haitzuloen barruan lo egin, ez eta hormetan edota zoruan aztarnarik uzten duten argiztapen-sistemarik erabili ere.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Transparent_Red
    2017.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak kultura-ondasun izendatu ditu Dimako Baltzola eta Axlor haitzuloak https://t.co/OnwfZJnqZ9 https://t.co/6f4QqGCG91

    Eu…

  • @Transparent_Red
    2017.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco reconoce como bien cultural las cuevas de Baltzola y Axlor, ubicadas en Dima https://t.co/5RDp5R3a0b

Komunikabideek behera kargatzeko