Eu

Suminan SL enpresaren mailegu-poliza bati lotutako fidantzamenduaren epearen aldaketa (Gobernu Bilera 2017-11-14)

2017.eko azaroak 14

Gobernu Kontseiluak Suminan SL enpresari emandako mailegu-poliza bati lotutako fidantzamenduaren epearen aldaketa baimendu du. Poliza hori 2013. urtean formalizatu zen, berme publikodun ezohiko finantzaketa-lerro bat gaitzen zuen 2012ko uztailaren 5eko Hitzarmenaren (60/40 Hitzarmena) babesean. 

Jatorrizko epemuga bost urtez luzatzean eta Eusko Jaurlaritzak emandako fidantzamendua epe berean zabaltzean datza maileguaren nobazioa. 

Gainerako erakunde hartzekodunekin batera enpresa horren banku-zorra berriz finantzatzen laguntzea da nobazioaren helburua, enpresaren ordainketa-ahalmena eta ordainketa-betebeharrak hobeto egokitzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko