Eu

Herri dirubideen Euskal Kontseiluak Foru Aldundiei emandako 91,56 m€-ko eta 325 m€-ko konpentsazioen inguruan hartutako erabakien betearazpena (Gobernu Bilera 2017-11-14)

2017.eko azaroak 14

Joan den asteko Kontseiluan onartu zen kreditu-gaikuntzaren ondoren, Gobernu Kontseiluak Lurralde Historikoei 91,56 milioi euroko konpentsazio bat ordaintzea onartu du gaur, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak 2017ko maiatzean hartutako erabakiaren finantza-ondorioa neutralizatzeko. 

Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak Lurralde Historikoei 91,56 milioi euroko konpentsazioa ematea erabaki zuen aurtengo urriko bileran, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak 2017ko maiatzaren 17an hartutako erabakien ereduan txertatzeak Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeetan izan duen eragin desberdina neutralizatzeko. Era horretan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalen baliabideak ez dira murriztuko beren baliabideak aurrekontuarekiko tributu itunduetan parte hartzeagatik. 

Gainera, Herri Dirubideen Euskal Kontseilua osatzen duten erakundeek erabaki zuten 2018-2021eko behin-behineko kupoak ordaintzeko epeei dagozkien konpentsazioen ondorioz eskuragarri dauden baliabideen guztizko zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko ekitaldiko baliabideen banaketa-ereduan txertatzea, BEZa Estatuarekin doitzeko.  

Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak erabaki hori betearaztea onartu du gaur, eta, horrekin batera, Foru Aldundiei 325.764.290,29 euroko diru-sarrera espezifikoa egitea onartu du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko ekitaldiko baliabideen banaketa-ereduan txertatzeko. 

Arrazoi horiek direla eta, Lurralde Historikoak konpentsatzeko 91,56 milioi euroko ordainketa eta Euskal Autonomia Erkidegoko baliabideen banaketa-ereduan txertatzeko 325 milioi euroko ordainketa baimendu da gaur.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko