Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak emango dizkie Euskadin errefuxiatuta dauden eta unibertsitate ikasketak egin nahi dituzten pertsonei (Gobernu Bilera 2017-11-14)

2017.eko azaroak 14

Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak emango ditu Euskadin errefuxiatuta dauden edo nazioarteko babesa eskatu duten pertsonak unibertsitate ikasketak egin ditzaten. Horretarako, Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur onartu du laguntza zuzen bat ematea EHUko Berrikuntza, Gizarte Konpromisoa eta Ekintza Sozialeko Erretoreordetzari, guztira 16.000 euro dira. 

Laguntza Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritzak kudeatuko du eta 2017/2018 kurtsoan ikasteko laguntzak eskatu dituzten ikasleen matrikula gastuak ordaintzeko izango da diru hori; baita aurtengo kurtsoan ordaindu gabe geratu diren matrikula gastuak ordaintzeko ere. 

Eusko Jaurlaritzak erantzun integral bat eta laguntza eman nahi die bizitza salbatzeko beraien sorterria itxi behar izan duten pertsonei, horiek dituzten bizitza proiektuekin jarraitu ahal dezaten jaso dituzten herrietan. Horretarako, oinarrizko gai bat da beraien herrietan bukatu gabe utzi zituzten  unibertsitate ikasketekin jarraitzea. 

2016/2017 ikasturtean zehar, nazioarteko babespean daudenen arteko 9k egin dituzte ikasketak EHUn eta espero da datorren ikasturtean gutxienez beste 4k izena ematea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko