Berriak Lehendakaritza
Eu

“Modernotasunak” leku hartzen du Basaurin

2010.eko abenduak 10

Basauriko alkate andre den Loli de Juanekin elkarrizketa izan eta gero, Lehendakariak proiektu garrantzitsuen inguruko interesa agertu du, hala nola Social Antzokia eta Master Plana

Patxi López Lehendakariak Basauri eraldatzen ari diren proiektu urbanistikoak eta azpiegiturak bisitatu ditu. Bisita hori herriko alkate andrearekin, Loli de Juanekin, egin du Lehendakariak eta “Eusko Jaurlaritzaren udalen aldeko borondatearen” eredu da. Borondate hori laguntza ekonomiko garrantzitsu bilakatzen du Jaurlaritzak. Basauriren kasuan, Gasteizko Gobernuak Social Antzokiaren erreforma lanetan ekonomikoki parte hartzen du; datorren urtean Emakumearen Etxean egingo du; eta IRIBER bezalako programetan lagundu du, San Miguel bezalako auzoak babesteko (800.000 €) eta herriko 250 langabetu kontratatzeko +Euskadi'09 programaren bitartez. Lehendakariak Basauri azken urteetan bizitzen ari den eraldaketa garrantzitsua azpimarratu du; horrek “modernotasuna herrian instalatzea ahalbidetuko du” eta inguruko udalerrien pare egongo da. “Badakizue zer nahi duzuen eta herritarrei zuen hiri-proiektua zein den erakutsi diozue”, gehitu du

Basauriko alkate andreak, Loli de Juanek, Lehendakariari eskertu dio Eusko Jaurlaritzak euskal udalekin duen “konpromiso eta sentsibilitatea”, bereziki, egun bizi duten krisi garaian. Udaleko bulegoetan elkarrekin hitz egin eta gero, alkate andreak eta Lehendakariak Social Antzokiaren erreforma lanak bisitatu dituzte; lan horien kostuaren herena (milioi erdi euro baino gehiago) Eusko Jaurlaritzak ordaintzen du. Patxi López Lehendakariak “hobetzeko asmoarekin beti etorkizunari begira egoteko” Basauriko udalerriak egiten duen esfortzua nabarmendu du. Hori Master Planean islatuta geratzen da eta Lópezen ustetan, horren bitartez “modernotasunak lekua aurkituko du Basaurin”. ”Plan horrek Basauri modernitatean instalatzeko gogoa erakusten du”, azpimarratu du.

Patxi lópez Lehendakariak Basauriko hainbat toki bisitatu ditu, udalerriaren bilakaeran eragina duten hainbat proiektu ikusi ahal izateko. Gainera, bisita horri esker, udalerriko alkate andrearekin, Loli de Juanekin, elkarrizketatu da Lehendakaria.

Bisita horren baitan, Lehendakariak alkate andrea zoriondu du gaur bertan udalerriak jaso duen Erabilerraztasunaren Reina Sofia Saria jasotzeagatik. Sari horrek, Basaurik erabilerraztasunaren inguruan egiten duen esfortzua saritzen du.

Lópezek udalak “gardentasunaren eta herritarren parte hartzearen” alde egindako apustua nabarmendu nahi izan du. Udalaren webguneak ere sari bat jaso du arrazoi horregatik. “Informazioaren, gardentasunaren eta parte hartzearen bitartez demokrazia-kalitatea hobetzen duen udala zarete”, aipatu du, gainontzeko erakundeak ere, teknologia berrien laguntzarekin, ahalegin horretara bultzatzeko.

Udalerriaren etorkizunari dagokionez, bai lehendakariak bai alkate andreak, datorren 2011ko otsailean Metroa Basaurira iristearen garrantzia nabarmendu dute. Horrek “bizi kalitatea emango die auzoei” eta “iraunkortasuna” hobetuko du.

Otegi eta kutxen “fusio hotza”

Bisita horri dagozkion gaiez aparte, Lehendakariak euskal aurrezki-kutxa batzuen (BBK eta Vital) fusio operazioaz hitz egin du. Horren inguruan aipatu du “ondo eginak dauden operazioek” beti izango dutela Eusko Jaurlaritzaren babesa. “Ona da finantza-merkatuaren pisua handitzea eta hobetzea helburu duten aliantzak bilatzea”, gehitu du. Hala eta guztiz ere, “sekretismorik ez baina zuhurtasuna eta diskrezioa” eskatzen dituen prozesu baten aurrean gaudela gogorarazi du

Arnaldo Otegi Anoetan ospatutako mitinean terrorismoa goraipatzearen ustezko delitutik absolbitzen duen epaiaren inguruan, Lehendakariak berriz ere esan du Eusko Jaurlaritzak Auzitegi Nazionalaren epaia “obeditzen eta errespetatzen” duela, eta, “gustatu ez arren”, mundu guztiak hala egin beharko lukeela epaileen erabaki guztiekin. Lópezek gogorarazi du, duela gutxi Giza Eskubideen Europar Auzitegiak EAE-ANVren hautagai-zerrenden baliogabetzea berretsi zuenean, “baten batek zentzugabekeriatzat” jo zuela; horren aurrean, lehendakariari “azken epai hau oso berri ona” iruditzen zaio. “Epaiak obeditzeko eta errespetatzeko dira, denak”, amaitu du.

Iruzkin bat
  • 2010.eko abenduak 10

    Mila esker, lehendakari jauna, gure herria bisitatzeagatik berriro. Hay que agradecer al lehendakari que nos visite y se involucre una vez más en las necesidades y potencialidades del municipio. Lo cierto es que las numerosas visitas del lehendakari López resultan llamativas, en comparación con la falta de visitas del anterior lehendakari y peor aún, de nuestro diputado general, que no ha visitado que se sepa el pueblo nunca (salvo en campaña electoral). Increíble pero cierto. Por eso, gracias. Y espero además que el lehendakari tenga a bien volver a Basauri para la próxima inauguración del Social Antzokia y para la llegada del metro a Ariz en febrero y al centro del pueblo, en otoño.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)