Eu

Artolazabalek, Bastidan, “baserri inguruko herritarrek Arabako Errioxako kultura- eta ekonomia-ondare handiaren autore diren amona eta aitonei zuzendutako dedikazioa” nabarmendu du

2017.eko azaroak 13

Bastida 13 11 17

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur arratsaldean, Bastidako Adinekoen Egunean parte hartu du. Bertan nabarmendu du “baserri inguruko herritarrek Arabako Errioxan belaunaldiz belaunaldi transmititzen den kultura- eta ekonomia-ondare handiaren autore diren amona eta aitonei zuzendutako dedikazioa”. Laura Pérez Borinaga alkatearekin eta Marian Olabarrieta foru-diputatuarekin batera, Artolazabalek gogoratu du euskal udalerrien bosten bat dagoeneko Euskadi Lagunkoia proiektuaren barruan dagoela, adinekoek, beren tokiko jardueran, bizitza erosoagoa izateko. “Zahartze aktiboa gure helburuetako bat da gure gizarte-politiketan, eta Arabako baserri-mundua horren adibide da”, esan du sailburuak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Laura Pérez, Marian Olabarrieta