Eu

URAk gogorarazten du Goi Nerbioiko egoera hobetze aldera beharrezkoa dela eskualdean abian den saneamendu-eredua errotik aldatzea

2017.eko azaroak 13

Laudio eta Amurrio EAEko herri-aglomerazio handienak dira kolektore-sarerik eta hondakin-urak tratatzeko eskualde-mailako araztegirik barik.

Ondorioz, hainbat isurketa puntu dira, zoru urbanoan egiten diren jarduera desberdinetan jatorria dutenak. Horiek bildu eta eskualdeko saneamendu sistema batera bideratzea udal administrazioei dagokie: erroldatutakoa 191 isurketetatik —159 urbanoak, 32 industria-jatorrikoak— 159 zoru urbanoan dira; alegia, tokiko saneamendu-sareak bildu beharko lituzkeenak.

Saneamenduaren kudeaketa eskas horrek isla zuzena du Goi Nerbioiko egoera ekologiko txar iraunkorrean. Halaxe islatzen du, errepikakor, Laudion, Gardean duen etengabeko kontrol-estazioak, EAEko Hidrometeorologia sarearen barruan dagoena. Estazio horretan bildutako datuak Europara bidali behar dira, eta Espaina isuntzeko (EU Pilot 6734/14/ENVI) espediente izapidetzearen —saneamenduaren esparruan arau ez betetzeagatik; hortaz, ibaira egoera txarrean isurtzen jarraitzen da— oinarrietako bat dira datuok.

Horren harian, URA, alde batetik, Ingurumen Ministerioa premiatzen ari da Aiaraldean egiteke diren saneamendu proiektuak zehaztu eta lanak egin ditzan —1.994ean Eusko Jaurlaritzari eskumena luzatu zioneko akordioan jasotako konpromisoetako bat—, eta bestetik, Goi Nerbioiko Udal eta Administrazio-Batzarrak ere: hondakin-urak egingo diren azpiegituretara konektatzeko lanak egin ditzaten, edota isurketak murrizteko kontrol-neurriak indarrena jar ditzaten, besteak beste.

Gaur gaurkoz, toki-administrazio horiek egin dituzten aurrera pausoak gorabehera, oraindik ez dira indarrean saneamendu-sarera isurtzen denaren kontrol-ordenantzarik, eta kudeatzaile askok ez dituzte oraindik saneamendu-tasarik kobratzen (araudiaren arabera, saneamendu-sarea mantentzeko eta hobetzeko erabili beharko litzateke tasa horrekin bildutakoa).

Halaber, ezinbestekoa de Udalak eta Administrazio-Batzarrak ahalmen tekniko oneko entitate batean sar daitezen; hartara, Goi Nerbioi erasanik sortuko ez duen saneamendu-zerbitzua eskaintze aldera.

Gaur egun hamaika administraziok ematen dute saneamendu-zerbitzua, sistemen gehiegizko  sakabanatzearekin, arazketa-emaitz eskasekin. Etorkizunera begira, Aiaraldea mailako ur-zerbitzu urbanoak emateko erakunde baterantz jo beharko lukete: sistemen arteko bateratzea ahalbidetzeko, eta haien kudeatze komuna ahalbidetzeko. Izan ere, horrela baino ez da arroko ibaien egoera hobetuko.

Kontuan izan behar da isurketa horien gehiengoaren jatorria, batez ere, industria eta etxea direla. Hiri-eremu industrialek saneamendu azpiegiturak izan beharko lituztekete etxe eta industrietako hondakin-urek saneamendu sistemarekin behar bezalako lotura izan dezaten, aurretik izan beharreko tratamenduarekin eta ondoren industriako isurketek saneamenduaren erakunde kudeatzailearen aldetik izan beharreko kontrolarekin. Gaur egun existitzen ez den kudeaketa.

Hori guztia dela-eta, Goi Nerbioiren egoera eskasaren irtenbidea, ezinbestean, lurraldean saneamendu zerbitzua eskaintzeko eredua errotik aldatzetik etorri behar du. Aldaketa horren aurrean ahalmen tekniko eta ekonomiko nahikoa izango duen erakunde kudeatzaile bat egon beharko luke, zerbitzu osoa eskaintzeko gai litzatekeena. Zerbitzua era mankomunatuan eskaintzeak teknikoki eta ekonomikoki eraginkorragoak izango diren irtenbideak ahalbidetuko ditu.

Ez dugu ahaztu behar bi aglomerazio handienetan aurreikusita dagoen saneamendu azpiegituren eraikuntzaren aurrean, eta 91/271 Zuzentaraua ez betetzeagatik dagoen prozeduraren aurrean premiazkoa dela zerbitzuaren antolaketaren inguruan erabaki azkarrak hartzea.

Amurrion 2017ko irailean izandako gertakariaren inguruko datuak

2017/09/14 16:16. SOS Deiaken abisua jaso eta ikuskaria bertaratu egiten da 17:22tan. Hildako arrain eta karramarroak atzematen ziren. Arrainak aspalditik hilda zeudela ematen zuen (zikinak zeuden). Hildako arrainen ondoan bizirik zeuden karramarroak ikusi ziren. Ez, ordea, ibaian gora 150 metrora topatutako arrainak.

2017/09/15 9:15 SOS Deiaken abisua. URAko ikuskaria 9:45etan heltzen da. Hildako arrainak topatu ziren, aurreko eguneko gertakariaren ondorio zirela ematen zuen. Ibaian gora dagoen eremua aztertu zen eta Kalzadako industrialdearen jarduera. Ez zen arrastorik aurkitu uran, ertzetan edo industrialdean. GFA-ra atxikirik dauden zerbitzuak hildako arrainak ibilgutik kendu zituzten.

2017/09/18 URAk Ertzaintzaren Ingurumen Unitateari gertakariaren berri eman zion, ikuskariaren txostenarekin batera.

2017/09/20 Gertakariaren inguruko jarduerak eta ertzak berriro aztertu ziren arauz kanpoko isurketaren bat atzemate aldera. 

2017/09/22 Errekerimenduak bidali zitzaizkien inguruan kokatutako bi jarduerei eta Kalzadako industrialdeari.

2017/10/11 Ikerketa bate gin zen Tubacex enpresako industrialdearen atzeko aldean. Trazatzaile probak egin ziren eta egiaztatu egin ahal izan zen ez zela isurketarik heltzen kaltetutako eremura.

2017/10/26 Ikuskari zerbitzuak isurketaren lekua bisitatzen du Ertzaintzaren Ingurumen Unitatearen Agenteekin batera gertakaria eta ondoren egindakoak azaltzeko.

GFAak 8 ale arrain aztertu ditu. Emaitzen zain gaude.

Aurretik aipatu den moduan eremuko saneamendu faltak dakarren isurketen sakabanaketa ikerketa lanak zaildu egiten dituzte.

URAko ikuskaritzak guardia zerbitzua dauka 24 orduz, urteko egun guztietan, lanean diharduena eta eskertu egiten da isurketa ikustean 112 premiaz hots egitea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak