Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak baterako ordainketa farmazeutikoa konpentsatzeko laguntza ekonomikoen dekretua aldatu du kolektibo kaltebera gehiago izan daitezen onuradun

2017.eko azaroak 14

Erkoreka bozeramailea baikor agertu da akordio bat lortzeari begira 2018ko Aurrekontuen inguruan

Eusko Jaurlaritzak gaur onetsi du laguntza ekonomikoen Dekretua aldatzea, 2014az geroztik Espainiako Gobernuak inposatutako baterako ordainketa farmazeutikoaren ondorioak arintzeko eta populazio kalteberenean tratamendu medikoak ziurtatzeko bideratzen dituenak, onuradun izango diren beste bi kolektibo gehitzeko. Horrela azaldu du gaur Jon Darpón Osasun sailburuak Gobernu Kontseiluaren ondoren emandako prentsaurrekoan. 

Laguntzak eman diren lau urte hauetako esperientzia ebaluatu ondoren, euskal osasun-sistemaren erabiltzaileen eta pazienteen elkarteen eskariak kontuan hartuta eta Legebiltzarraren aginduari erantzunez, gaur onetsitako aldaketa Dekretuak legez langabezia-egoeran daudenei eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) onuradun direnei luzatzen dizkie laguntzak, bi kasuetan, 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak jasotzen dituztenei. Hala, kolektibo horiek orain arte laguntzak jasotzen zituztenei gehitu zaizkie: erretiratuei eta pentsiodunei 18.000 eurotik beherako diru-sarrerekin; langabezia-egoeran daudenei prestazio ekonomikorik gabe; eta 114/2012 Dekretuaren babesean dauden imigranteei.

Aldaketa honekin Eusko Jaurlaritzak zabaldu egiten du laguntzen estaldura, 400.000 pertsona baino gehiago onuradun izan direla kontuan hartuta, beren muga ekonomikoengatik edo gizartean baztertuta geratzeko duten arriskuarengatik preskripzio medikorik gabe edo behar bezalako segimendurik gabe gera litezkeenei. Gogorarazi beharra dago 2017rako laguntzak eskatzeko epea irekita dagoela oraindik datorren abenduaren 10era arte.

 

BEKAK ERREFUXIATUENTZAT ETA AURREKONTUAK

 

Gainera, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak lagundu egingo die Euskadin dauden errefuxiatuei eta nazioarteko babesa eskatu dutenei unibertsitateko ikasketetara sarbidea izan dezaten. Horretarako, 16.000 euroko laguntza zuzena onetsi du gaur Gobernu Batzordeak EHU/UPVko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzarako.

 

Bestalde, eta 2018ko Aurrekontuen negoziazioari buruz hedabideek galdetuta, Exekutiboko bozeramailea baikor agertu da aurrekontuak onestea ahalbidetuko duen akordio bat lortzeko aukeraren aurrean, adierazi duenez “helburu bateratuak” biltzen baititu alderdi guztien aldetik, ekonomiaren susperraldiari, enpleguaren sorkuntzari eta herritarrentzat funtsezkoak diren zerbitzu publikoak mantentzeari heltzeko prestatuta dagoen aurrekontu bat delako. 

2017-11-14 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko azaroak 15

    LAMENTABLE el RECORTE tan grande que habeis hecho. Algo no se esta haciendo bien

  • 2017.eko azaroak 15

    Esta bien que se amplie el colectivo de personas a las que se va a ayudar, la salud debe ser protegida y garantizada la asistencia necesaria, también medicinal, de aquellas personas con menos recursos. Lo que NO es aceptable es que se RECORTE la partida destinada a este fin, menos cuando se amplia el colectivo de personas a los que se dice quiere atender. Si en 2014 se destinaron 18 millones y para 2018 se presupuestan solo 7,3 algo MAL se esta haciendo. Es evidente que el "modelo", el sistema para percibir esas ayudas NO FUNCIONA. Hay que establecer un sistema que facilite la accesibilidad al mismo y todas aquellas personas que tengan derecho a esas ayudas automaticamente les sea aplicada.

Ekitaldiko kargudunak