Eu

Artolazabalek “Gipuzkoak eta Euroeskualdeak itsasoarekin lotutako enplegu berrien diseinuan eta garapenean eskaintzen duten ahalmena” nabarmendu du

2017.eko azaroak 13
  •  Gazte Up gazteen enpleguari eskainitako jardunaldian parte hartu du, Donostiako Aquariumean.
  •  Ikasle-talde batek gazteen enpleguarekin lotutako zenbait gairen inguruan eztabaidan jardun du
  •  “Bertan duzue enplegu-munduan sartzeko eta pertsona ororen ongizaterako gizarte-eraldaketaren protagonista izateko aukera”

 

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Donostia-San Sebastianen, hauxe nabarmendu du: “Gipuzkoak eta Euroeskualdeak itsasoarekin lotutako enplegu berrien diseinuan eta garapenean eskaintzen duten ahalmena”.Artolazabalek Gazte Up gazteen enpleguari eskainitako jardunaldian parte hartu du, Donostiako Aquariumean.

“Europako eskualde honetako kostaldean, itsasoarekin lotutako jarduera eta lanbideetako enplegu berriak sustatzeko beharra dago, besteak beste, itsasotik datozen energia alternatiboeniturriak –marea-energia eta olatuen energia- edo akuikultura.

Itsas ingurumeneko adituak behar dira, hemen eta Batasun osoan, eta itsas zaborrak eta horiek nola ezabatu aztertzen duten profesionalak ere behar dira”, esan du Artolazabal sailburuak.  

Iñigo Kortabitarte DVko berrikuntzako eta garapeneko zuzendariarekin eta ekitaldiko moderatzailearekin batera, Artolazabal ikasle-talde handi bati zuzendu zaio, Aquariumeko ekitaldi-aretoan; bertan, gazteen enpleguarekin lotutako zenbait gai eztabaidatu dira.

Jardunaldian, goizean, honako hauek hartu dute parte: Esther Irigaray Aquariumeko zuzendaria; Marcos Muro Enpleguko eta Gazteriako sailburuordea; Ana Díaz Novia Salcedoko gizarte-berrikuntza arloko arduraduna; Lourdes Pérez ElDiario Vascoko idazketa-burua; Ainhoa GómezBeltránek “Etorkizuna aurreikusteko modurik onena sortzea da” hitzaldia eman du; Iñaki Ortega DeustoBusiness Schooleko zuzendaria Madrilen, “Millenials-en enplegu berria”ri buruz aritu da; Javier Echave Batea Consultoreseko zuzendaria, “Lana… bilatuko nau edo aurkituko dut” hitzaldia eman du; Jorge Guelbenzu Infoempleoko zuzendari nagusia, “Interneten enplegua aurkitzeko gakoak” aurkeztu du; Paul San Sebastián SabbaticekoaInge Gorostiaga IREKIN - Irakasle Ekin! proiektukoa TKNIKAn; eta Borja CembreroNaizeko zuzendari nagusia.

“Zehazki, Aquarium honek, EHUrekin, Southamptoneko Unibertsitatearekin, Bordeleko Unibertsitatearekin, Liejako Unibertsitatearekin eta Aztirekin batera, urtero ematen du Itsas Ingurumena eta Baliabideak Europako Masterra(Erasmus Mundus). Gipuzkoak duen ahalmena da eta, lurralde horrekin, Euskadi osoak. Baina lan-eremu gehiago dago. Animatu eta ezagutu, kalkulatu ongi zer ekarriko duten, zein izango den etorkizuna eta zertarako balio duzuen”, gomendatu die Artolazabalek topaketan parte hartu duten gazteei.  

“Eusko Jaurlaritzak enpleguarekin duen konpromisoa lehentasunezkoa da. Enplegu gehiagonahi dugu pertsona guztientzat eta, batik bat, lehenengoz lan-merkatuetara jotzen duzuenentzat eta negozioari edo enpresa-ekimenari ekiten diozuenontzat. Eta enplegu hobea proposatzen dugu, lan guztiek kalitatea eta bidezko ordainsariak izan ditzaten horiek egiten dituztenentzat, zuon lana enpresaren garapenerako balio duen unetik aurrera”, esan du sailburuak.

Trebetasuna

Beatriz Artolazabalen hitzen arabera, “gazteak -batzuetan- lan-eskalako beheko posizioetara baztertzen dira, eta, horrela, ikastunen, bekadunen, esperientziarik gabeen eta antzekoen baldintzakesleitzen zaizkie, prestakuntza bikaina badute ere.Egoera hori ia guztiok bizi izan dugu. Egia da lan-trebetasun gehienak esperientzia bidez lortzen direla, lan-arlo edo enpresa horretan parte hartzen duten beste pertsona batzuekin batera”.  

“Euskal gizarteak sarbide gehiago eman behar dio gazteen, zuon, enpleguari; zuok garatuko baitituzue gizarte- eta bizikidetza-modu berriak, inklusiboagoak, solidarioagoak, arrazionalagoak eta etorkizuneko ikuspegi jasangarridunak. Gure gizartea komeni baino “nagusiagoa” da, eta bertan duzue enplegu-munduan sartzeko eta pertsona ororen ongizaterako gizarte-eraldaketaren protagonista izateko aukera”, esan du Artolazabalek. 

Artolazabal sailburuak esan du “Eusko Jaurlaritzak gazteen ekintzailetzaren sustapen irmoabultzatzen duela, eta gazteenek eta prestatuen daudenek, beren ideiak argi dituztenek eta jarduerak zer bidetatik joan daitezkeen antzematen edo ikustendutenek, beren proiektuak gara dezaten nahi duela.”Gehiago ikastera irten behar baduzue, hizkuntzak hobetzera edo lan-praktikak egitera egizue: ona da eta hori nahi da. Baina, betiere, egon lurralde honi begira, behar zaituzten enpresa eta gizarte-egiturarabegira”.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua ziur da “Euskadin Europako gazte prestatuenetakoak ditugula, baina hori ez da nahikoa: berton geratzeko eta etorkizuneko baldintza erakargarriak sustatzeko gai izan behar dugu”. 

“Transmititu ongi zuon ideia eta ilusioa eta indarra elkarrizketa egiten dizuetenei, lanpostu berri bat betetzeko. Une gogorrak bizi izan ditugu, baina etorkizuna itxaropentsua da. Aprobetxatu irmotasunez eta adimenez”, esan du Artolazabalsailburuak. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Esther Irigaray, Iñigo Kortabitarte, Lourdes Pérez