Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Ete-ak eta enpresa eragileak bat eginez bere industriaren historian kapitulu berri bat bizi duela Euskadik ziurtatu du Tapiak

2017-11-13

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak hitzaldi bat eman du Euskadiko egoera lehiakorrari eta etorkizuneko aurreikuspenei buruz

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak hitzaldi bat eman du Euskadiko egoera lehiakorrari eta etorkizuneko aurreikuspenei buruz. Ekitaldia, Deusto Alumni Elkarteak antolatua, Deustuko Unibertsitateko CRAI liburutegian egin da. Ete-ak eta enpresa eragileak bat eginez bere industriaren historian kapitulu berri bat bizi duela Euskadik nabarmendu du bertan sailburuak. Gainera, eta Euskadiren presentzia nazioarteko esparruan indartzearren, Eusko Jaurlaritzak burututako ekintza nagusienen artean Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren edo eragile teknologikoen erakundearen sorkuntza nabarmendu du sailburuak.

Azpiegiturei dagokienez, nabarmendu duenez, Abiadura Handiko Trenaren lanek amaierako faseari ekin diote dagoeneko eta Eusko Jaurlaritza lanean ari da zerbitzua 2023rako abian jartzeko aurreikuspenarekin. Tapiak azpimarratu du hori bezalako lehen mailako zerbitzuak behar dituela Euskadik, funtsezko faktorea baitira herrialdearen lehikortasunerako. 

(*) Ikus hemen diskurtso osoa.

Iruzkin bat
  • @Transparent_Red
    2017-11-13

    Comentario de Twitter:
    .arantxa_tapia sailburuak hitzaldi bat eman du Euskadiko egoera lehiakorrari eta etorkizuneko aurreikuspenei buruz https://t.co/QDIBvEWFmX

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)