Eu

Tolosako Lanbideko bulegoak bisitatu ditu Artolazabalek

2017.eko azaroak 10

Tolosa 17 11 10

Tolosako (Gipuzkoa) Lanbideko bulegoak bisitatu ditu gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarteko Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek, jendearentzako arreta-sistemetan eta erabiltzaileen zerbitzuetan interesa erakutsiz. Sailburuorde Marcos Muro eta Lanbideko zerbitzu orokorretako zuzendari Néstor Arana lagun zituela bisitatu ditu Artolazabalek bertako instalazioak, eta Lanbiden lan egiten duen taldearekin iritziak trukatu eta enpleguko euskal zerbitzuaren sarean egingo diren hobekuntza- eta egokitzapen-lanak aipatu ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Nestor Arana