Berriak Segurtasuna
Eu

'Generoa, polizia eta gizartea' jardunaldia

2017.eko azaroak 10

Ertzaintzan eta udaltzaingoetan berdintasun-politikak sustatzeko

Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan “Generoa, polizia eta gizartea” jardunaldia egin da gaur, Segurtasun Sailak antolatuta eta Euskadiko polizia kidegoetan berdintasun-politikak sustatzeko. Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak eman dio hasiera jardunaldiari.

Ekitaldiaren inaugurazioaren eta aurkezpenaren ondoren, goizeko hamar eta erdietan, Europako Parlamentuko diputatu Izaskun Bilbaok eman dio hasiera azalpenen txandari “Lider izan emakume izanik, eskubide eta justizia kontua eta lehiarako abantaila” hitzaldiarekin, eta genero-berdintasuna Europar Batasunaren testuinguruan kokatu du.

Jarraian, OSCEko Erakunde Demokratikoen eta Giza Eskubideen Bulegoko giza eskubideen, generoaren eta segurtasunaren arloko aholkularia den Eva Sapiezynskak “Zergatik eta nola integratu genero-ikuspegia polizian?” hitzaldia eman du, eta Europako Segurtasunerako eta Lankidetzarako Erakundean parte hartzen duten estatuen jokabideak aztertu ditu bertan.

Atsedenaldiaren ondoren, jardunaldiari mahai-inguru batekin eman zaio jarraipena, eta bertan Ertzaintzaren berdintasun-politikak aztertu dira. Eztabaidan parte hartu dute Ertzaintzako, udaltzaingoetako eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako berdintasun-taldeetako kide diren Iñaki Viñuelak, María Angeles Vidaurrek eta Marta Pérez de Arriluceak. Eztabaidaren moderatzailea Segurtasun Saileko berdintasuneko teknikari Josune Ortiz-Atienza izan da.

Jardunaldiari Ertzaintzaren buru Jorge Aldekoa intendenteburuak eman dio amaiera.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GARALEX_EHU
    2017.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @rgartzia: 'Generoa, polizia eta gizartea' jardunaldia @udaltzaingoak @ertzaintzaEJGV https://t.co/8DgSCeiZRz https://t.co/4LvqRn0gCW

  • @rgartzia
    2017.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    'Generoa, polizia eta gizartea' jardunaldia @udaltzaingoak @ertzaintzaEJGV https://t.co/8DgSCeiZRz https://t.co/4LvqRn0gCW

  • @ASPEGI
    2017.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Jornada sobre género, policía y sociedad ➡ https://t.co/EPT1BjB6tq #Igualdad https://t.co/t8oRTkDPu7

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jorge Aldekoa, jefe de la Ertzaintza, Izaskun Bilbao, europarlamentaria, Eva Sapiezynska, asesora OSCE