Eu

Izaskun Urienek, Avilesen, Eusko Jaurlaritzak jazarpen moralaren eta sexu jazarpenaren kudeaketari buruz izandako esperientzia zehaztu du

2017.eko azaroak 11
  • Lan Harremanen Zuzendariak Administrazio Orokorreko Prebentzio Zerbitzuan azken urteotan erregistratutako kontsulta eta kasuen kopuruan izan den jaitsiera nabarmendu du
  • Analizatutako kasuen ondorioen arabera, horietako bat ere ez zen laneko jazarpena, langileen arteko gatazkak baizik

Lan Harremanen Zuzendari Izaskun Urienek ostegunetik gaur, larunbatera arte Avilesen (Asturias) izaten ari den Ergonomiari eta Psikosoziologiari Buruzko Biltzarraren “Congreso Internacional de Ergonomía y Psicosociología” zazpigarren edizioan hartu du parte gaur.

Izaskun Urienek “El Acoso Laboral. Visión desde la Administración Pública” (Laneko jazarpena. Ikuspegia Administrazio Publikotik) mahai-inguruan hartu du parte eta, bere hitzaldian, Eusko Jaurlaritzak laneko jazarpen moralaren eta sexu-jazarpenaren arloan izandako esperientzia zehaztu du. Bere hitzaldian, laneko jazarpen moralaren eta sexu-jazarpenaren kasuetan prebentzio-neurriak eta prozedura arautzeko Eusko Jaurlaritzak onartutako 2006ko urriaren 4ko Aginduaren garapena analizatu du, “zalantzarik gabe, neurri berritzailea izan zen une hartan”.

Eusko Jaurlaritzako Lan Harremanen Zuzendariak adierazi duenez, harrezkero analizatutako kasu guztien arabera ez ziren jazarpen-kasuak, pertsonen arteko gatazkak baizik, eta zenbait neurri zuzentzaile ezarri dira horientzat. Gainera, gero eta gutxiago direla nabarmendu du. “Azken urteotan”, esan du, “Administrazio Orokorreko Prebentzio Zerbitzuak jazarpenarekin lotutako kontsulta eta kasuen jaitsiera garrantzitsu bat erregistratu da administrazioko langileen artean”.

ERGONOMIARI ETA PSIKOSOZIOLOGIARI BURUZKO BILTZARRA

Ergonomiari eta Psikosoziologiari Buruzko Biltzarrak “Congreso Internacional de Ergonomía y Psicosociología, zazpigarren edizio honetan, arriskuen prebentzioko berrikuntzak eta Ergonomiaren praktika berriak analizatu ditu. Diziplina horrek lantokiak, tresnak eta zereginak diseinatzen ditu, bat etor daitezen langileen ezaugarri fisiologiko, anatomiko eta psikologikoekin eta gaitasunekin.

Hiru egun hauetan zehar, mundu akademiko eta profesionaleko adituek, besteak beste, nekearen kudeaketa, pazientearen segurtasuna edo osagai adimendunen erabilera analizatu dituzte.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko otsailak 25

    Pues si mira, estaba equivocado, no me la esperaba, si es que nos quejamos de vicio, que si sufrimos acoso que si esto y lo otro, Ahora mismo quito las denuncias por acoso laboral si está claro que en el 2017 ninguna denuncia a era por acoso, en el 2018 tampoco y en el 2019 tampoco lo serán, ni en el 20, 21..

  • 2019.eko otsailak 25

    La moderadora no va a publicar nada, te lo digo yo desde ahora mismo.

  • 2019.eko otsailak 25

    Neri hau irakurtzeak samiña eta tristura eragiten dit. Izaskuni pozik ikusten zaio kongresu horretan, seguraski gero guztiok bazkaltzera joango ziren. Beste batzuk berriz bajan gaude tratamendu psiquiatrikoarekin lanera joateko ezintasunez eta beldurrez. Lan jazarpen bat bera ere ez daola esateak gizaki bezela iraindu eta humillatu egiten gaitu. Iñongo babesik gabe hemen gabiltza gure egoera aldatu nahian. Izaskunek esango die nere alabei aitatxori ze gertatzen zaion? Bere erruagatik dala ez?? Ondo portatu behar duela. Lotsagarria benetan, gure aurpegira barre egiten ai zeate.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak