Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak memoria etorkizuneko belaunaldiei transmititzea zer garrantzitsua den nabarmendu du

2017.eko azaroak 10
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Gazteak izan dira Eusko Jaurlaritzak prestatu duen Memoria Eguneko ekitaldiko protagonistak
  • Lehendakariak esan du memoriaren bidez “biktimak aitortzen direla” eta jasan den guztia “berriz ez errepikatzeko” balio duela 

Eusko Jaurlaritzak, ostiralean, azaroaren 10ean, Memoriaren Eguna ospatu du, eta, bertan, gazteek izan dute ahotsa. Ekitaldian, gizarteko eremu guztietako 200 pertsona inguru izan dira eta, bertan, Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du zer garrantzitsua den memoria etorkizuneko belaunaldiei transmititzea. Lehendakariak hauxe esan du: “asmo zuzena, bide okerra; ez dago duintasunari, pertsonari, bizitzari eta giza eskubideei gailentzen zaien helbururik”. 

Ekitaldia gaur arratsaldean izan da, Gogora Institutuak Bilbon duen egoitzan; Eusko Jaurlaritzako, hainbat erakundetako, alderdi politikoetako eta eremu akademikoko, kulturaleko, ekonomikoko eta sozialeko ordezkariak izan dira. Nabarmena izan da, halaber, hainbat eremutako gazteen presentzia. Lehendakariak bertan batu den publiko guztiari azaldu dio memoria kritikoa lantzeko “zergatia”: “memoria kritikoa egiten dugu, biktimak gogoratu eta aitortu nahi ditugulako; jasandako guztia sekula berriro ez gertatzeko”. 

Ekitaldia

Memoriaren Eguneko ekitaldia hasteko, hogei bat neska-mutilek hartu dute parte, Memoria Plaza ekimen ibiltarian edo Adi-Adian programan parte hartu zuten gazteek. Heziketa-programa horren helburua da giza duintasunean, bizikidetzan eta enpatian oinarrituta ikastea, ikasgeletako biktimen lekukotzen bitartez. Memoriaren inguruan eginiko hausnarketak partekatu dituzte, beren hurbileko ingurunean izan zuen eragina azaldu dute, etorkizuna nola ikusten duten edo memoria hurrengo belaunaldiei transmititzeari buruz duten iritzia. “Zuon hitzak adierazpen bizia dira, eta horrek benetan egiaztatzen du memoriaren eta Adi-Adian Programaren zentzuaren inguruko hausnarketa; zuon hitzak erantzunik onena dira, memoria kritikoa dira”, esan du lehendakariak. 

Nabarmentzeko moduko beste une bat izan da bideoa jarri denean; bertan, zeinu desberdinetako indarkeriaren biktimek gazteez eta gertatutakoa berriro ez gertatzeko gogoratzeko beharraz hitz egin dute. Ekitaldia amaitzeko, Iñigo Urkullu lehendakariak hitz batzuk esan ditu.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    Gazteak izan dira prestatu dugun #MemoriarenEguna-ko ekitaldiko protagonistak ➡ https://t.co/XoC0D90x2K https://t.co/nSv7G33Oxm

  • @Gob_eus
    2017.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    Las personas jóvenes han sido las protagonistas en el acto del #DíaDeLaMemoria ➡ https://t.co/aDPp1oOuET https://t.co/mqA3hSUpvG

Ekitaldiko kargudunak