Berriak Lehendakaritza
Eu

Lan Sozietateen zeregina aitortu du Lehendakariak ISEQ enpresara egin duen bisitaldian

2017.eko azaroak 10
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San José lagun zituela, etxeko altzariak fabrikatzen dituen ISEQ enpresa bisitatu du Azpeitian. Enpresa hori bezalako lan-sozietateek betetzen duten zeregina aitortu nahi izan du Lehendakariak hara bertaratuz. “Eredu honek erakutsi du enpresan bertan, bertako langileengan dagoela soluzioa”, ziurtatu du.

Bisitaldian izan dira ISEQeko arduradunak, haien artean bertako zuzendari Juan María Zubillaga, zeinak ere hitza hartu duen, Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria, Euskadiko Lan Sozietateen Taldeko (ASLE) lehendakari Josetxo Hernández, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpuru. 

Enpresa eredutzat hartu du Lehendakariak ISEQ, busti egiten den giza talde batekin, balioak dituenarekin eta errealitate berrietara moldatzeko prest, “ekonomia soziala oso aintzat hartzen duena beti” . Gogora ekarri du gero eta gehiago direla kudeaketa-eredu berriak: berrikuntza kudeaketan, kudeaketa aurreratuaren ereduak pertsonen partaidetzarekin edo kudeaketa partekatua. 

Hala, Eusko Jaurlaritzaren Innobideak estrategia nabarmendu du, helburu duena euskal enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea berrikuntza ez teknologikoa babestuz, pertsonen parteidetza bultzatuz, kudeaketa aurreratua barneratzea sustatuz eta erakundeetan bikaintasun enpresariala bilatuz. Azken batean, Lehendakariak azaldu duenez estrategia honek “enpresaren erdigunean jartzen ditu pertsonak mezu argi batekin: ´ez dago enpresarik, zu gabe´.” 

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FundacionProes
    2017.eko azaroak 12
  • @lmata_gs
    2017.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @aslenews: El Lehendakari reconoce el papel de las sociedades laborales en la visita a la empresa ISEQ https://t.co/n0lzJOXlc5

  • @AsierKort
    2017.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @AnaYoldi: El Lehendakari reconoce el papel de las sociedades laborales en la visita a la empresa ISEQ https://t.co/lS29eA6UMv

  • @vllona
    2017.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @AnaYoldi: El Lehendakari reconoce el papel de las sociedades laborales en la visita a la empresa ISEQ https://t.co/lS29eA6UMv

  • @AnaYoldi
    2017.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari reconoce el papel de las sociedades laborales en la visita a la empresa ISEQ https://t.co/lS29eA6UMv

  • @CONFESAL
    2017.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @aslenews: El Lehendakari reconoce el papel de las sociedades laborales en la visita a la empresa ISEQ https://t.co/n0lzJOXlc5

  • @PCTBizkaia
    2017.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Lan Sozietateen zeregina aitortu du @iurkullu Lehendakariak ISEQ enpresara egin duen bisitaldian ➡ https://t.co/I2OLPcd0lM htt…

  • @GlaciarBlue
    2017.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Lan Sozietateen zeregina aitortu du @iurkullu Lehendakariak ISEQ enpresara egin duen bisitaldian ➡ https://t.co/I2OLPcd0lM htt…

Ekitaldiko kargudunak