Berriak Hezkuntza
Eu

Arrue Ikerketa: EAEko ikasleen euskararen erabilera eskola-giroan, 2011-2015

2017.eko azaroak 10

Maite Alonso Hezkuntza sailburuordeak Euskadiko ikasleen eskola giroko euskararen erabilera jasotzen duen Arrue Ikerketa aurkeztu du gaur goizez Donostian. Aurkezpenean lagun izan ditu Hezkuntza Berriztatzeko zuzendari Lucia Torrealday eta Iñaki Martinez de Luna soziolinguista, ikerketaren zuzendaria.

2015eko Arrue ikerketaren datuak, 2011koak eta 2013koak bezala, Ebaluazio Diagnostikoa probaren baitan jaso dira, Lehen Hezkuntzako 4. Mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. Mailako ikasleen artean. 

Arrue Ikerketaren emaitza nagusiak -dagozkien grafiko eta azalpenekin- ikusteko, jo atxikitako PDF dokumentura.

Arrue Ikerketaren txosten osoa berriz, honako esteka honetan daukazue eskura:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/dih4/eu_2091/adjuntos/Arrue_2011_2015_Txosten_teknikoa_e.pdf

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Martinez de Luna