Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintza Euskadiko ijitoen komunitatearekin elkartu da lankidetzarako bideak sendotu eta segurtasuneko dibulgazio-programa eskaintzeko

2017.eko azaroak 09

Ertzaintzaren buru Jorge Aldekoa superintendentea Euskadiko ijito-elkarte nagusien ordezkariekin elkartu da gaur Bilbon lankidetzarako bideak sendotzeko, hurbiltzailearen irudiaren bidez, eta Prebentzioa komunikazioaren bitartez landuz segurtasuneko dibulgazio-programa eskaintzeko.

Bilera gaur goizean egin da Eusko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritzan.  Ertzaintzaren izenean, ertzainen buru Jorge Aldekoaz gainera, Idazkaritza Nagusiko Jose María Delgado komisariordea, dibulgazio-planen eta herritarrekiko harremanen arduraduna, ere izan da bileran. Ijitoen komunitatearen izenean NEVIPEN, AGIFUGI, AMUGE eta KALE DOR KAYIKO elkarteen ordezkariak izan dira bileran. Elkarte horiek guztiak 2003an sortu zen eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita dagoen Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako Kontseiluan integratuta daude.

Bileraren helburuetako bat zen ijitoen ordezkariei hurbiltzailearen irudia, herritarren kolektiboak barne hartzen dituzten era guztietako erakundeen eta Ertzaintzaren arteko komunikazio eta lankidetza bideak ezartzeko polizia-irudia, aurkeztea. Horrela, Jorge Aldekoak agente horien lana zein den azaldu die, eta ijitoen buruei eskatu die erreminta hori erabiltzeko biztanleria osoaren segurtasuna hobetu ahal izateko. Lankidetza-bide horiek ezartzen hasteko, bileran izan dira Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Irungo ertzain-etxeetako hurbiltzaileak ere.  

Bestalde, Aldekoak Prebentzioa komunikazioren bidez landuz izeneko segurtasuneko dibulgazio-programa aurkeztu die bertaratu direnei. Aurreko ikasturtean berrogei mila pertsonarengana iritsi zen 1.200 ekintzaren bitartez.  

Planaren bidez nagusiki dibulgazio-saioak egiten dira, ertzainek ematen dituzte ikastetxe eta elkarteetan, eta herritarren segurtasunaren arloan dauden arrisku nagusiak izaten dira gaiak: bide-segurtasuna, Internet, eskola-jazarpena, drogak edo gizalegearen kontrako portaerak, besteak beste.  

Ertzainek ijitoen herriari ere helarazi nahi dizkio segurtasunarekin zerikusia duten mezu horiek, eta helburu horrekin eskaini die ertzain-etxeen eta hurbiltzaileen sare osoa elkarteen ordezkariei.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Beste gonbidatu batzuk
  • Superintendente Jorge Aldekoa, Jefe de la Ertzaintza