Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak kontrolatzaileen grebak kaltetutako enpresei eta herritarrei beren eskubideak gauzatu ditzatela gomendatzen die

2010.eko abenduak 10

 

Kontsumo Sailak herritarrentzat doako telefonoa (900 600 500) eta web gunea (www.kontsumo.net) dituela gogoratzen dizuegu.

 

SPRIk enpresei argibideak emango dizkie ostiralean hasita, hilaren 10ean, honako telefonoan: 94 403 70 00

 

  Kontrolatzaileen grebari lotutako gertaerak direla-eta, eta hala dagokionean, horrek eragindako pertsonen balizko erreklamazioa errazte aldera, Eusko Jaurlaritzak informazioa eskaintzeko atentziorako telefono zenbaki ugari eskura jarri du: bidaiarientzat, Kontsumoko Zuzendaritzaren bitartez, eta sektore turistikoan eragindako euskal enpresentzat, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko SPRIren bidez.  

  Eragindako bidaiarientzat

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontsumoko Zuzendaritzak gure aireportuetan azken egunotan izandako hegaldien ezeztapenak eta atzerapenak eragindako pertsonei beren kexak edo erreklamazioak ipintzeko prozedura honako hau dela gogorarazi nahi die:

 

Bidaia konbinatua edo opor-paketea izanez gero (ostatua eta bestelako zerbitzu turistikoak barne hartuz): zure bidaia-agentziara jo behar duzu. Bertan, dagokion erreklamazio-orria betetzeko aukera edukiko duzu.

Garraioa besterik ez bazenuen kontratatu:  

Lehendabizi, hegazkin-konpainiara jo dezakezu, izan ere, 261/2004 Europar Zuzentarauaren arabera, bera da hurrengo zerbitzu hauek eskaini behar dituena:

            1. Une orotan informazioa eskaini behar zaizue egoeraren bilakaerari buruz. Halaber, horrelako inguruabarretan dituzuen eskubideez argibideak emango dira.

 

2. Asistentzia ematea, hots, errefreskoak, jatekoak eta ostatua, dagokionaren arabera, eta bina komunikazio (e-posta, telefono deiak...).

 

  1. Bidaia-txartela itzultzea ala azken helmugarainoko garraiobide alternatiboaren artean aukeratzeko aukera ematea, lehenbailehen edo eragindakoari komeni zaion datan.

 

 

Hala ere, hegazkin-konpainien kontroletik kanpo zegoen aparteko inguruabarra izanik, ez zaie eskatu behar inongo kalteordain ekonomikorik.

 Halaber, AENAra (Espainiako Aireportuak eta Aire Nabegazioa) jo dezakete, bere langileak direlako ezeztapenak eta atzerapenak sorrarazi dituen ekintzaren eragileak.

 AENArekin harremanetan jartzeko honako kontaktura jo dezakezu: 902 40 47 04 telefonoa, www.aena.es, edo Sustapen Ministerioaren web gunearen bitartez: http://www.fomento.es/MFOM/LANG_CASTELLANO/DIRECCIONES_GENERALES/AVIACION_CIVIL/PASAJEROS/INFORMACION_UTIL_PARA_PASAJEROS/

 Edonola ere, erreklamatzeko, aireportuan bete daitezke erreklamazio-orriak edo hegazkin-konpainien eta AENAren mostradoreetan, edo posta ziurtatuaz, burofaxez edo antzeko modu batez. Halaber, herri erakundeen web guneen bitartez ere egiteko modua dago.   

 

Erreklamazioan, gertatutakoa hala nola erreklamatzaileak heldu nahi duen asmoa argi eta garbi nahiz zehazki adierazi behar dira.

 Hegaldiarekin edo, bidaia-agentziari erreklamazioa eginez gero, bidaia konbinatuarekin harremandutako dokumentazio osoa gehitu behar da.

 Argibide gehiago jasotzeko, honako hauetara jo dezakezu:

 900 600 500 Eusko Jaurlaritzaren Kontsumoko Zuzendaritzaren doako telefonoa

www.kontsumo.net

Eusko Jaurlaritzaren Kontsumo Sailak

Kontsumitzaileak Informatzeko Udal Bulegoak

Kontsumitzaile Elkarteak

  

Sektore turistikoan eragindako euskal enpresentzat

 

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, SPRIren bidez, aire-kontrolatzaileen greba dela-eta, sektore turistikoan kaltetutako enpresek lortu gabeko irabaziagatik kalte-galerak erreklamatu ditzaketela jakinarazi gura du. Horretarako, dagozkion epaitegietan prozedura zibila erabili dezakete.    

 Erreklamatzeko epea urtebetekoa da, eskubidea egikaritzeari dagokionez. Horregatik, lasai egotea gomendatu behar dugu, erantzuleak nortzuk diren argitu arte.

 Era berean, egondako kalteak era objektiboen eta arrazoituenean zenbatzea gomendatu da; izan ere, epaitegiaren bidezko erreklamazioan egiaztatu eta frogatu beharko dituzu.

 Alderdi horiei buruz informazioa emateko, SPRIk 94 403 70 00 telefonoa ipiniko du eragindako enpresen esku, hurrengo ostiraletik aurrera, hilaren 10etik. Azkenik, aholkuritza teknikoagoa jaso nahi izanez gero, enpresa bakoitzaren abokatuaren ardurapean geratuko litzateke.

 

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 8an.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko