Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Arabako Errioxako campus enogastronomikoaren edizio berria

2017-11-09

Maider Etxebarria Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak, gaur, Arabako Errioxako campus enogastronomikoaren edizio berriaren irekiera-ekitaldian parte hartu du. Campusa establezimenduek Enoturismoarekiko duten sentsibilitate-maila hobetzea bilatzeko sortu zen.

 Maider Etxebarriak esan du “erreferentea dela prestakuntzan, zehazki hori baino askoz ere gehiago delako: campusa ez da prestakuntza-espazioa bakarrik. Ikaskuntza da, eztabaida, trukea eta Arabako Errioxako unibertsoaren ezagutza”.

Etxebarriak esan du hemen, enogastronomia bisitatzen gaituztenen motibazio nagusietakoa dela aintzat hartuta, haren aldeko apustua egiten duten proiektuak sustatzea ezinbestekoa dela.

“Proiektu honek dituen helburuekin bat gatoz Sail honetan ere: sektoreko profesionalentzako prestakuntza hobearen garrantzia; urtaroen araberako banaketa barik, urte osoa aintzat hartzea; eta negozio-aukerak sortzea Arabako Errioxako enpresentzat, izan ere, ikastaroa dela eta, elkarreraginean jardun ahal izango dute sektoreko beste enpresa eta eragile batzuekin”, esan du turismoko zuzendariak, amaitzeko.

Campusak Enoturismoko prestakuntza-plan sendoa proposatzen du; gai askotako 35 ikastaro berezi baino gehiago ditu, profesionalek ezagutzak areagotu, birziklatu eta espezializatu ahal izateko.

 

 

2 iruzkin
  • @RiojaAlavesa
    2017-11-09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ENOTURISMO] El campus enogastronómico de #RiojaAlavesa abre una nueva edición ➡ https://t.co/wkvKO9fEyQ https://t.co/OeyUFQnVAJ

  • @Transparent_Red
    2017-11-09

    Comentario de Twitter:
    [ENOTURISMO] El campus enogastronómico de #RiojaAlavesa abre una nueva edición https://t.co/I3Ipag0l6i … https://t.co/9sSdHrgs4w

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)