Berriak Osasuna
Eu

Bilbao Basurto ESIak IDIS Fundazioaren QH akreditazioa (Quality Healthcare) jaso du

2017.eko azaroak 09
  • Bilbao Basurto ESI da Osakidetza mailan akreditazio hau lortu duen lehen erakundea: horren bidez, Asistentzia Kalitatearen arloko Bikaintasuna aitortzen zaie erakunde sanitario publiko eta pribatuei.

Sanitatea Garatzeko eta Integratzeko Institutuak (IDIS) “QH (Quality Healthcare) + 2 izar” Akreditazioa eman dio Bilbao Basurto ESIari Madrilen egindako ekitaldi batean: horren bidez, asistentzia kalitatearen arloko bikaintasuna aitortzen zaie erakunde sanitario publiko eta pribatuei.

Aitorpen hori jasotzen duten erakunde sanitarioak saiatu egiten dira kalitate-sistema progresibo eta denboran jarraitua ezartzen, eta badituzte beren prozesuei bermerik handienak emateko behar diren egiaztapenak. BB ESI eredu horren araberako aitorpena jaso duen Osakidetzako lehen erakundea da.

Erakunde sanitario batek “QH Akreditazioa” lortzeko, ebaluazio-prozesu zorrotza gainditu behar du, eta auditoria-batzorde baten eskura jarri behar ditu Estatu zein nazioarte mailako estamentu eta agentzia akreditatzaileek aitortutako ziurtapen guztiak. Horri dagokionez, nabarmendu beharrekoa da Bilbao Basurto ESIak arlo hauek dituela egiaztatuta, besteak beste: kalitatea kudeatzeko sistema, pazientearen segurtasuna kudeatzeko sistema, ingurumena kudeatzeko sistema eta Erantzukizun Sozial Korporatiboaren kudeaketa-sistema. Horietakoren batean, gainera, aitzindari da Estatuan eta nazioartean.

Aitorpena, Eduardo Maiz dk. Bilbao Basurto ESIko zuzendari gerenteak jaso zuen, eta berak azpimarratu zuen "kudeaketa-sistemak sistemaren jasangarritasunaren ikuspegitik garatu eta ziurtatu behar direla". Bestetik, Maiz dk.-ak hitzaldi bat eman zuen eremu sanitarioko asistentzia-kalitateaz, Akreditatutako Erakunde Sanitarioen ordezkari gisa.

 

Bilbo, 2017ko azaroaren 9a

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FernandoRico_
    2017.eko azaroak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🏅La @OSIBilbaoBasurt recibe la acreditación QH (Quality Healthcare) de la Fundación @idisalud ➕ https://t.co/QX2HXgXfHU

  • @mariajesusmart5
    2017.eko azaroak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🏅 @OSIBilbaoBasurt ESIak @idisalud Fundazioaren QH akreditazioa (Quality Healthcare) jaso du ➕ https://t.co/ysvdFyRUfB

  • @mariajesusmart5
    2017.eko azaroak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🏅La @OSIBilbaoBasurt recibe la acreditación QH (Quality Healthcare) de la Fundación @idisalud ➕ https://t.co/QX2HXgXfHU

  • @armentia_josema
    2017.eko azaroak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🏅La @OSIBilbaoBasurt recibe la acreditación QH (Quality Healthcare) de la Fundación @idisalud ➕ https://t.co/QX2HXgXfHU

Komunikabideek behera kargatzeko