Berriak Lehendakaritza
Eu

Jonan Fernándezek giza eskubideen defendatzaileek egungo testuinguru globalean duten garrantzia nabarmendu du

2017.eko azaroak 09
  • Bere iritziz, giza eskubideen defentsak “oinarri ezegonkorra” du
  • Eusko Jaurlaritzako arduradunak “Defendatzaileak babesten” kongresuaren inaugurazio-ekitaldian parte hartu du
  • Eusko Jaurlaritzak, 2011tik, aldi baterako babes-programa du; 5 herrialdetako 15 pertsona hartu ditu programak 

Jonan Fernández Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak, gaur goizean, Bilbon, CEAR Euskadik eta Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak antolatutako “Defendatzaileak babesten” Kongresuaren inaugurazio-ekitaldian parte hartu du. 

Jonan Fernándezek esan du Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetza eta Giza Eskubideen Planak “garrantzi handia” ematen diela giza eskubideei, baina ohartarazi du horien defentsak ez duela oinarri sendoa, oinarria ezegonkorra dela.

Bere ustez, “zalantzan jartzen” dira zenbait printzipio, besteak beste, giza duintasuna, giza eskubideak edo elkartasuna, ordura arte zalantzarik eragiten ez zutenak. “Jokoan dagoena da datozen hamarkadotan munduaren grabitate-zentroak elkartasunaren ardatzerantz egingo duen edo, bestela, indibidualismoaren ardatzean sakonduko duen”, esan du. Aldi berean, giza eskubideen defendatzaileek egungo testuinguruan duten zeregina funtsezkoa dela nabarmendu du.

Fernándezek gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak, 2011tik, pertsona horiek aldi baterako babesteko programa duela; 5 herrialdetako 15 pertsona (9 emakume eta 7 gizon) hartu ditu programak.

“Mundu globalizatuan, giza eskubideetarako mehatxu globalak ere badituena, Eusko Jaurlaritzak, besteak beste, ahalegina egin behar du, apaltasunez baina erabakitasunez, indarrak batzeko nazioarteko eremuan, giza eskubideen eta pluralismoaren errespetuan oinarritzen den bake- eta bizikidetza-kultura defendatzeko”, esan du, amaitzeko.

Jardunaldian, bestalde, Nazio Batuetako Michel Forst errelatore bereziak ere parte hartu du, giza eskubideen defendatzaileen egoeraz hitz egiteko, bai eta hainbat herrialdetako giza eskubideen aktibistek ere.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Transparent_Red
    2017.eko azaroak 09

    Comentario de Twitter:
    Jonan Fernándezek #GizaEskubide-en defendatzaileek egungo testuinguru globalean duten garrantzia nabarmendu du https://t.co/9yCkrVzNtf

  • @VannieRodrig
    2017.eko azaroak 09

    Comentario de Twitter:
    Jonan Fernández destaca el papel de las personas defensoras de en el actual contexto global ➡ https://t.co/g1ifHc4LNX

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak