Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak argitara eman du azterlan bat balizko hauteskunde autonomikoetako boto aurreikuspenari buruz

2017.eko azaroak 09

Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur txosten bat aurkeztu du, Hauteskunde Autonomikoak orain eginez gero boto aurreikuspena zein izango litzatekeen argitzeko. Informazio bilketa  urriaren 24tik 30era bitartean egin zen eta 2.295 pertsona elkarrizketatu ziren guztira.

Jarraian aurreikuspen eremu geografiko bakoitzerako taula bat aurkezten da bi informazio zutaberekin:

“Zuzeneko boto asmoa” inkestako datu gordinei da-gokie, inolako doikuntzarik egin gabe. Bertan azaltzen dira bai abstentzioa, baita “ez daki” eta “ez du erantzu-ten” ere, eta ehunekoak erroldarekiko kalkulatuta daude.

PSKren boto “estimazioa” Prospekzio Soziologikoen Kabineteko talde teknikoak landutakoa da eta barneratzen ditu, alde batetik, aurreikusten den erroldaren gaineko abstentzioaren ehunekoa eta, beste alde ba-tetik, alderdi politiko bakoitzarentzat aurreikusitako boto baliodunen ehunekoa (“besteak+zuriak” kategorian daude, boto zuriak ez ezik, eserlekuen banaketan sartu ahal izateko legeak ezartzen duen gutxieneko ehunekora iristen ez diren boto-estimazioa duten alderdietako batzuk ere). Boto baliodunen ehunekoen estimazio horiek dira eserleku kopuruak kalkulatzeko erabili direnak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko azaroak 10

    La estimación de voto será a un nuevo partido que surgirá en las siguientes elecciones :)

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak