Berriak Lehendakaritza
Eu

Enpresetan berdintasun planek duten eragina biderkatu nahi du Bai Sareak

2017.eko azaroak 16

Emakundek gaur goizean Bilbon ospatu duen “Berdintasuna kudeatzeko gako berriak” jardunaldian eman dute Bai Sarearen azken urteko emaitzen berri. Gaurko jardunaldia Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Europar astearen barruan ospatu da, eta enpresen berdintasun planen araudian sakontzeaz gain, enpresetako berdintasun planek duten eragina biderkatzeko iaz jaiotako Bai Sarearen lanen berri eman dute sarean dauden zenbait entitatek.  Bai Sarea iaz sortu zuen Emakundek Berdintasunerako Erakunde laguntzaile diren hainbat enpresa eta entitate ezberdinetako ordezkariekin. Honen helburua da entitate edo enpresa bakoitzean martxan jarri diren berdintasun planek gizartean duten inpaktua biderkatzea.  Une honetan 57 entitate eta enpresek osatzen dute sarea, eta elkargune bat da enpresetako berdintasun politikak indartzeko eta euren esperientziak elkarbanatzeko.

Gaurko jardunaldian Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, azpimarratu du enpresan bikaintasuna eta berdintasuna eskutik doazen ezaugarriak direla: “Enpresetan berdintasuna egotea lehenik eta behin justizia sozialak eskatzen duen zerbait da, eskubide bat da, emakumeen eta gizonen berdintasunerako legeetan jasoa; baina horretaz gainera, berdintasuna eta bikaintasunaren artean lotura badagoela azpimarratu behar da. Berdintasunik gabe ezin da bikaintasunaz hotz egin, ez berrikuntzaz, ezta kudeaketa aurreratuaz”.

Gaurko jardunaldiaren amaieran, Emakundeko zuzendariak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Entitate Laguntzaile zigilua entregatu die zortzi enpresa eta entitateei. Hauekin 91 dira jada zigilua duten enpresak. Hauek gaur jaso dutenak:

  • Artez Euskara Zerbitzua
  • Autobuses La Unión
  • Atzegi
  • Asociación T4 de Lucha contra el SIDA
  • BPXsport kirol zerbitzuak
  • Bahía de Bizkaia Gas
  • Euskal Editorea
  • Prospektiker
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iurretalhii
    2017.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea 👉🏻 “Berdintasuna kudeatzeko gako berriak” jardunaldia ➡︎ https://t.co/s1SxbawjCP

    ✳️ En…

Ekitaldiko kargudunak