Berriak Herrizaingoa
Eu

Kontzentrazioa Barakaldon 25 urteko emakumearen hilketagatik

2010.eko abenduak 07

Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaria, Mariola Serrano, gaur arratsaldean izan da Barakaldon antolatu den kontzentrazioan 25 urteko neskaren hilketa gaitzesteko.

Mariolak adierazi duenez, kasu hauetan kolaborazioa ezinbestekoa da: "Lan egiten jarraitu behar dugu, zifrek dagoen arazoa erakusten dute eta arazo honekin bukatzeko ezinbestekoa da emakumeei atentzio eta protekzio aproposa ematea".

Horrez gain, babes-neurriak eraginkorrak izatea garrantzitsua dela gogorarazten du: "Poliziaren jokabideaz gain, biktima eta bere inguruan dauden pertsonen kolaborazioa behar da".

25 urteko emakumea hil du haren bikotekide izandakoak Barakaldon. Ertzaintzak ustezko erasotzailea (25 urte) atxilotu du eta biktimaren egungo mutil-laguna (29 urte) labanaz zauritzea ere leporatzen diote.
Ertzaintzak azaldu duenez, atxilotua emakume gaztearen etxera joan zen eta labanaz eraso egin zion, baita une horretan berarekin zegoen mutil-lagunari ere.
Emakumea berehala hil zen eta gizonezkoa larri zaurituta geratu zen.
Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, bere pronostikoa erreserbatua da eta lasaigarriak eman behar izan dizkiote. Astearte honetan emandako mediku-partearen arabera, lepoan duen ebakiak ez die odol-hodi garrantzitsuei eragin, baina arnasa hartzeko makina baten laguntza behar du.
Ertzaintzak minutu batzuk geroago topatu zuen erasotzailea Barakaldon bertan, eta atxilotuta komisaldegira eraman zuten.

Atxilotuak aurrekariak ditu delituak egiteagatik eta urruntze-agindua ere ezarrita zeukan, joan den azaroan biktimak jarri zuen salaketa baten ondorioz.
Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian gertatutako guztia argitzeko asmoz.

Jaurlaritzaren gaitzespena

Bestalde, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak gogor gaitzetsi du biolentzia matxistak eragindako heriotza eta hilketa salatzeko datozen egunotan egingo diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatu die herritarrei.
Agiri baten bidez, hildako emakume gaztearen guraso eta gainerako senideei bere babesa eta elkartasuna adierazi dio erakunde horrek. "Beste behin ere ozen esan behar dugu ez dugula onartzen emakumeen aurka erabiltzen den indarkeria eta terrorea", azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)