Eu

Artolazabal emakume enpresaburu eta zuzendariei: “berreskura dezagun lan-mundurako oraindik langabezia-egoeran dagoen emakumezkoaren giza kapitala”

2017.eko azaroak 08
  • Arabako Emakume Enpresaburuen IV. Ampea Kongresua

 

Vitoria-Gasteiz, 2017/11/08

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Arabako Emakume Enpresaburuen Kongresuan, honako hau esan du: “lan-mundura oraindik langabezia-egoeran dagoen emakumezkoaren giza kapitala erakarri eta berreskuratu behar da”, eta emakume enpresaburu eta zuzendariei horretarako “ahalegin berezia” egiteko eskatu die. “Eusko Jaurlaritzatik ekimen hori emakume langabeak lan-munduan berriro sartzeko ditugun enplegu-programen bidez sustatzen ari gara”, esan du Artolazabalek.

 AMPEA Arabako Emakume Profesionalen eta Enpresarien Elkarteak, gaur, Kongresua antolatu du, Arabako hiriburuko Europa Jauregian; bertan, Beatriz Artolazabal sailburua eta Marcos Muro Enpleguko eta Gazteriako sailburuordea izan dira, besteak beste.

 Artolazabalek hauxe esan du: “emakumezkoen langabezia horretan, asko daude gainean dituzten familia- eta gizarte-kargengatik; emakume garen aldetik, karga horiek hartu behar izan ditugu, orain berriro definitzen eta eguneratzen dugun “gizarte-diseinu” terminoa txarto ulertzeagatik.

 “Emakumeek etxea, lana, ikasketak, familia, gizarte-betebeharrak eta gainditu beharreko beste handicap batzuk uztartzeko zeregina bete behar dute, eta hainbat elkarteren lanari esker, besteak beste AMPEAren lanari esker, bai eta gizarte- eta enpresa-erakundeetako hainbat emakume eta gizoni esker eta berdintasunaren aldeko gizarte-kontzientzia handiagoa denez, euskal gizartea urrats handiak ematen ari da aukera-berdintasunaren eremuan".

 Ampeak Vitoria-Gasteizen antolatu duen Kongresuan, zenbait enpresa-erakundetako ordezkariek parte hartu dute, eta, EAEko emakumeez gainera, Lapurdiko eta Nafarroako emakumeak ere izan dira.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @basquemployment
    2017.eko azaroak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La consejera Beatriz Artolazabal ha asistido al 'IV Congreso AMPEA de Mujeres Empresarias de Araba' ➡ https://t.co/RGaCOSp01b

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Maite San Emeterio,