Berriak Lehendakaritza
Eu

Gazteak izango dira Eusko Jaurlaritzak prestatzen duen Memoria Eguneko ekitaldiko protagonistak

2017.eko azaroak 08
  • Hogei bat neska-mutilek beren esperientziak azalduko dituzte, Adi-Adian heziketa-moduluan parte hartu ondoren
  • Lehendakariak GOGORA Insitutuan ostiralean 17:00etan izango den oroitzapen-ekitaldia itxiko du
  • Gobernuak memoria etorkizuneko belaunaldiei transmititzea zer garrantzitsua den nabarmendu nahi du

 Eusko Jaurlaritzak, datorren ostiralean, azaroaren 10ean, Memoria Eguna ospatu nahi du; GOGORA Institutuak antolatu du ekitaldia. Bertan, gazteek izango dute ahotsa. Gobernuaren asmoa da, horrela, memoria etorkizuneko belaunaldiei transmititzea zer garrantzitsua den nabarmentzea eta horiek familiei, heziketa-munduari eta gizarteari oro har eskatzen dietena entzutea. 

Ekitaldia 17:00etan hasiko da, GOGORAren egoitzan, Bilbon, eta pertsona guztiak daude gonbidatuta. Bertan, hogei bat neska-mutilek hartuko dute parte, Adi-Adian programan parte hartu zuten gazteek. Heziketa-programa horren helburua da giza duintasunean, bizikidetzan eta enpatian oinarrituta ikastea, ikasgeletako biktimen lekukotzen bitartez. Urkullu Lehendakariak itxiko du ekitaldia. 

Gazteek beren esperientzia, hausnarketak eta bizitako emozioak kontatuko dituzte eta euskal ikasgeletan lekukotzak utzi dituzten biktimen iritzia ezagutuko dugu. Era berean, Bilboko Musika Eskolako Gazteen Abesbatzaren emankizuna egotea ere aurreikusten da.

 

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak egun berean goizez Eusko Legebiltzarrak Memoria Eguna dela eta antolatu duen ekitaldian ere parte hartuko du.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Transparent_Red
    2017.eko azaroak 08

    Comentario de Twitter:
    Las personas jóvenes serán las protagonistas del acto del #DíaDeLaMemoria el próximo 10 de noviembre https://t.co/ytcqFICvrs #http://Memor

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak