Eu

Ernesto Sainz Familia eta Aniztasuneko zuzendariak emakume ijitoen parte-hartzea sustatzen du gizarte ordena sozial guztietan

2017.eko azaroak 07

Bilbo 17 11 07

Ernesto Sainz Lanchares Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Aniztasuneko zuzendariak, gaur goizean, topaketa batean hartu du parte emakume ijitoekin, aurrez aurre ezagutzeko “nola sentitzen eta bizi duten beren oraina eta etorkizuna”, eta Emakumeen Batzordearekin gizon, emakume eta ijito eta ez-ijitoen arteko berdintasuna sustatzeko duen konpromisoa azaldu du.

 

Sainz Lancharesek zera esan du: “espazio bat behar da eta ahalduntze indibiduala eta kolektiboa emakume ijitoen elkarteen mugimenduak sendotzeko eta, zuok eremu guztietan parte hartzeko tresnak behar dira, eta emakume ijitoen eta erakundeen, komunikabideen, beste elkarte eta kultura batzuen eta, oro har, gizartearen arteko zubi izan behar da”.

 

Sainz Lancharesek esan du Eusko Jaurlaritza “lankidetzan ari dela Batzordearekin, proposatutako jarduketa guztietan, bai eta aurreko urteetan Zarautzen, Deban eta Donostia-San Sebastianen eginiko prestakuntza- eta ahalduntze-topaketetan ere, bai antolaketan Batzordeko idazkaritzatik, bai finantzaketan zuzendaritzatik”.

 

“Zuon aurrerapenen partaide sentitzen gara, batzuk ez dira oso agerikoak, eta beste batzuk oso agerikoak dira, besteak beste, emakume ijitoak erakundeetara hurbiltzeaz eta alderantziz ari garenean. Gaur, hemen, Emakunderen, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak izan ditugu, eta beren presentzia ez da salbuespenezkoa, ezarri dituzuen helburu horiekin duten konpromisoaren eta helburu horiek lortzeko elkarrekin lan egiteko duten borondatearen adierazle baizik”.

 

Familia eta Aniztasuneko zuzendaria kezkatuta ageri da, “ijitoen komunitateaz eta emakume ijitoez, bereziki, dagoen gizarte-irudiagatik. Egon daitezkeen aurreiritziak gaindituko dituen begirada behar da; horretarako, leiho gehiago ireki behar dira, ijitoak ez direnen presentzia salbuespenezkoa ez duten espazioak irekitzeko, eta, horrela, ijitoen elkarteak, baita emakumeenak ere, euskal gizarte osoari irekitzeko, eta Ijitoen Batzordeaz gain eskaintzen zaizkizuen foro eta topaketarako espazio guztietan parte har dezazuen, dagoeneko batzuk egiten ari zareten bezala: Emakunderen lurraldeko kontsulta-batzordeak”.

 

Sainz Lancharesek kolektiboari proposatu dio “elkarrekin lan egitea genero-indarkeriaren tratamenduan eta prebentzioan. Badakigu horretan ari zaretela lanean, baita Euskaditik kanpora ere, eta horretarako Senatuko batzorde batean parte hartzen ari zaretela. Badakigu gai horrek adorea behar duela eta ez dela erosoa; hori dela eta, zorionak ematen dizkizuegu, horretan lan egiteagatik erakusten duzuen ausardiagatik, eta genero-indarkeriaren aurka borrokan jarraitzera animatu nahi zaituztegu”.

 

Familia eta Aniztasuneko zuzendariak konpromisoa hartu du “elkarrekin lanean jarraitzeko; izan ere, bereziki gogobetegarria da zuokin partekatzea zuon bizitza zuzentzen jarraitzeko aitorpena, eragingarria eta estimulua den topaketa hau, hori baita ahalduntzeaz hitz egitean adierazi nahi duguna. Eskerrik asko Batzordeari, topaketa antolatzeagatik”.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak