Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Eu

Tapia sailburua Bilboko Portuaren Plan Estrategikoaren aurkezpenean izan da

2017.eko azaroak 08

Legea betetzeko eta portuen transferentziari ekiteko unea da sailburuaren iritziz

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak Bilboko Portuaren Plan Estrategikoaren aurkezpenean parte hartu du gaur Getxoko itsasontzien itsas geltoki berrian. Bertan, sailburuak nabarmendu du azpiegiturak “lehentasunezko kate-maila” direla euskal industriarentzat. Gainera, Gernikako Estatutua betetzeko eta portuen transferentziari ekiteko unea dela adierazi du.

Sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak bi printzipio nagusiren pean dihardu, euskal industria indartzearena, horretan portuek garrantzizko zeregina dutela kontuan hartuta, eta baita aireportuetako eta trenbideetako gainerako azpiegiturekin duten konexioa hobetzearena, azpiegitura-sare modernoa, lehiakorra osatzeari begira, eta betiere pertsonen eta enpresa-ehunaren zerbitzura. Aste honetan bertan, 2018ko Aurrekontuen proiektua aurkeztu du Sailak Legebiltzarraren aurrean, Tapiak jakinarazi duenez gero industria aurreratuan eta azpiegituren hobekuntzan oinarritzen dena. 889 milioi euro dira guztira.

Bilboko Portuko Agintaritzak aurkeztu berria du 2018-202 Plan estrategikoa. Zure etorkizunarekin bat / Committed to your future / Comprometidos con tu futuro du izena Planak. Plan horretan deskribatzen ditu Portuko Agintaritzak helburu hauek lortzeko oinarriak: ardatz atlantikoko trafikoetan Bilbo erreferentziako portua izatea, bere eragin-eremuko sektore industrialen premia logistikoei erantzutea eta nazioarteko merkataritzan bere bezeroen lehiakortasuna hobetzen jarraitzea.  Asier Atutxa Portuko presidentea aurkeztu de Plana eta Estatuko Portuetako presidente José Llorcak ere hartu du parte ekitaldian.

2022an 37 milioi tonaren langa gainditzea espero du Bilboko Portuak, hots, urtean % 2,7ko hazkundea izatea, batez beste.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @dsolano52
    2017.eko azaroak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La consejera @arantxa_tapia asiste a la presentación del Plan Estratégico del Puerto de Bilbao ➡ https://t.co/PwmCg8uXCu @Bilb…

  • @lextresabogados
    2017.eko azaroak 08

    Comentario de Twitter:
    .arantxa_tapia sailburua 'Bilboko Portuaren Plan Estrategikoaren' aurkezpenean izan da ➡ https://t.co/70jY9oYeYrhttps://t.co/kPcDR7sd6s

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)