Berriak Osasuna
Eu

Araba ESI eta Bioarabako XVIII. ikerkuntza jardunaldiak, osasun profesionalen, Arabako ikerketa biomedikoaren eta herritarren arteko topagune aurten ere

2017.eko azaroak 07

Ekitaldia azaroaren 8 eta 9an izango da Vitoria-Gasteizko Europa Kongresu jauregian, hain zuzen ere. Aurtengo edizio honetan berritasunak dira Ezagutzaren Azokaren antolamendua eta EHUko Zientziaren Astean parte-hartzea

Herritarren topaketa, hurrengo osteguneko arratsaldean, hain zuzen, herritar guztiak harremanean jarriko ditu; beren-beregi, profesionalak eta pazienteak “Aurrerapenak minbiziaren prebentzioan” gaiaren inguruan zenbait ikuspegitatik begiratuta: zientifikoa, klinikoa, soziala eta giza ikuspegia

Ikerketa eta berrikuntza osasun emaitzak hobetu, sistema sanitarioa bilakatu eta euskal gizartearen garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzeko ezinbesteko tresnak dira.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bere agintaldi honetan gauzatu nahi ditu 2020 Osasuneko Ikerketa eta Berrikuntzako lau ardatzetan aurreikusitako jarduerak: Eragina, Integrazioa, Pertsonak eta Baliabideak. Horrela, I+D+i jarduerak sistema sanitarioari lotzea du helburu unibertsitateekin eta industria saniatarioarekin bat eginez.

Pasa den uztailean, Bioaraba Ikerkerketa Sanitarioaren Institutua sortzearekin batera, Osasun Sailak eta Osakidetzak I+D+i-ren aldeko apustua berreretsi zuten Arabako lurraldean. Institutua ikerketarako eta goi-mailako berrikuntzarako ezinbesteko osagaia da Araban, eta Araba ESIren testuinguruko ikerketa publiko guztia biltzen du EHUren gertuko lankidetzarekin batera; halaber, instituzioekiko lankidetzak, ingurumen zientifiko-teknikoak eta enpresako harremananak suspertzen ditu.

Horri begira, Araba ESI/Bioarabako XVIII. Ikerkuntza Jardunaldiak gure erakunde sanitarioaren ikerketa jarduera garatzen duten profesionalen, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Osasun arloko I+D+i-ko enpresen eta herritarren arteko topagune izango dira urtero bezala.

Edizio honetan profesionalei eta herritarrei zuzendutako hainbat jarduera garatuko dira. Osasun eta ikerketako profesionalek ikerketa proiektu berriak sortze aldera workshopak, ezagutzak eta esperientziak bezalako lan-mahai sistematizatuak partekatuko dituzte.

Gainera, aurten Ezagutzaren Azoka lehen aldiz antolatuko dute, bertan, Arabako biomedikuntza arloko enpresak eta ikerketa-taldeak harremanetan jarriko dira informazio zientifikoaren elkar trukaketa eta interes komunen bilaketa baliatuz berrikuntza sortze aldera. Aurtengo jardunaldiei esker, Araba ESI/Bioarabak lehen aldiz hartuko du parte EHUk antolatu eta herritar guztiei zuzendutako Zientziaren Astean.

Jardunaldietan ere, Ikerketa Sariak banatuko dira, berorietan Arabako osasuneko biozientzietako ikerlarien eskuko ikerketa eta berrikuntza jarduerak bultzatu nahi dituzte, horiek horrela, bere lanak baloratuko dituzte.

 

TOPAKETA HERRITARREKIN

“Aurrerapenak minbiziaren prebentzioan”

Euskadiko hilkortasunari buruzko azken datuen arabera minbizia heriotzaren lehen eragilea da, guztira, hildakoen %30koa delarik. Gizonezkoetan, portzentajea %37,2ra heltzen da, emakumezkoetan, ordea %24, 3koa da; izan ere, heriotzaren bigarren eragilea da euren artean. 2011-2015eko bost urteen arteko datuen arabera, 30.273 pertsona hil ziren guztira, EAEn, minbiziak jota.

Osasun Sailak minbiziaren abordatze integrala eta prebentzioa lehentasunezko neurriak ditu minbiziaren intzidentzia nahiz hilkortasuna gutxitze aldera, baita pazienteari erantzun hobea emateko ere.

Ikerkuntza Jardunaldien barne ohiko “Topaketa herritarrekin” izango da, bertan, herritar guztiak, bai profesionalak bai pazienteak osasunaren inguruko gai batekin jarriko dira elkarrekin harremanean. Aurten, “Aurrerapenak minbiziaren prebentzioan” izango dira hizpide zenbait ikuspegitatik begiratuta: zientifikoa, klinikoa, soziala eta giza ikuspegia.

Isabel Orbe, Minbiziaren kontrako Espainiako Elkarteko Fundazio Zientifikoaren zuzendari nagusiak gaixotasunaren gaineko alderdi batzuen ikuspegi integrala eta anitza, prebentzioa, garapena eta sendaketarako aukera berriak aditzera emango ditu. Bestetik, Osakidetzako Osasun Programen koordinatzaile korporatiboa den Antonio Arraizak, minbizia prebenitzeko baheketen emaitzak aurkeztuko ditu. Era berean, CIC BioGUNE Ikerbasqueko Arkaitz Carracedo ikerlariak minbiziaren erradiografia aurkeztuko du, eta gaixotasunarekin amaitzeko zergatik pertsonalizatu behar diren tratamenduak aditzera emango du. Horretaz gain, gaixotasuna gainditu duen Alfredo Ibisate pazientearen parte-hartzea izango da.

Amaitzeko, datorren ostegunean, 2017ko urriaren 9an, arratsaldeko 17:30ean, izango da topaketa Europako Kongresu jauregian, hain zuzen ere. Sarrera librea izango da aretoaren edukiera bete arte.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko azaroaren 7an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau