Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak ZUK dokumentala aurkeztu du, euskal erakundeek Mediterraneoko krisi migratorioan egindako lanaren erakusgarri

2017.eko azaroak 08

Zinexit Erakusketa itxiko du lan horrek; Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatzen du erakusketa hori

Errefuxiatuen dramari erantzuteko euskal gizarteak erakutsi duen elkartasuna nabarmendu du Monika Hernandok

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok gaur goizean aurkeztu du ZUK euskal dokumentala. Dokumental horrek itxiko du Zinexit-Bizikidetzaranzko Zinemaren 8. Erakusketa, errefuxiatuen krisi humanitarioa ardatz hartu duena aurten. Unax Blanco dokumentalaren zuzendaria eta Asier García ekoizlea ere izan dira ekitaldian. 

“Krisi migratorio” gisa izendatu eta milaka lagunek sufritzen duten hondamendi humanitarioari aurre egiteko lanean ari diren euskal boluntarioak dira ‘ZUK’ dokumentalaren protagonistak. CEAR-Euskadi, Zaporeak, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Salvamento Marítimo Humanitario erakundeetako boluntarioen lanaren lau adibide erakutsi dizkigu dokumentalak, etxetik ihes egin behar izan dutenen drama arintzeko ari baitira lanean. 

Aurkezpenean Monika Hernandok nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak konpromiso sendoa duela erantzun integrala emateko Mediterraneoa suntsitzen ari den krisiari, eta gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak apirilean aurkeztu zuela esparru dokumentu bat era partekatuan bideratzeko Mediterraneoko krisi humanitarioaren erantzuna, eta hor euskal gizartearen elkartasuna nabarmendu du. 

“Elkartasuna hautua da. Axolagabetasunaren, norberekoikeriaren eta justiziarik ezaren alde egin dezakegu, edo sentsibilitatearen, enpatiaren eta elkartasunaren alde egin dezakegu. Iruditzen zait errefuxiatuek Mediterraneoan jasaten duten krisi humanitarioan ere elkartasunaren aldeko hautua egin duela Euskadik. Hori erakusten du gaur hemen izateak” – esan du. 

“Zuk” dokumentalaren aurrerakina:https://vimeo.com/239978517

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak