0
Josu Erkoreka eta María Jesús San José, José María Lidóni egindako omenaldian izan dira
2017-11-09
Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkoreka eta Lan eta Justiziako Sailburu María Jesús San José, José María Lidóni egin zaion omenaldian izan dira, Bilboko Justizia Jauregian. Orain dela 16 urte ETAk erail zuen magistratua gogoratu dute, familiarekin batera.
Ekitaldian izan dira ere Justiziako Sailburuorde María Arrate Gallastegui, Justiziako Zuzendari Dolores de Juan, GOGORA Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendari, Aintzane Ezenarro, eta Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendari Monika Hernando.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan