Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

PISA ebaluazioaren emaitzak

2010.eko abenduak 07

Isabel Celaá Hezkuntza Sailburuak PISA txostenaren Euskadiri dagozkion datuak eman ditu jakitera. 15 urteko ikasleriari egindako ebaluazio bat da, eta irakurmena, matematika eta zientzia dira ebaluatutako gaiak. Marian Ocáriz Hezkuntza Sailburuordeak eta Paco Luna Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko (ISEI-IVEI) zuzendariak ere parte hartu dute prentsaurrekoan.

PISA 2009 txostenaren irakurmen gaitasunari dagokien datuen arabera, Euskadik 2006ko emaitzak hobetu ditu, eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko herrialdeen (ELGE) batez besteko berean mantentzen da. Gainera, Euskadiko batezbestekoa Espainiakoaren gainetik dago. Beheko mailetan dagoen ikasleriaren portzentajea ELGEkoarena baino txikiagoa da, eta goiko mailetan ez da ailegatzen ELGEkoaren batez bestekoarenera.

Halaber, esanguratsua da gaitasun matematikoaren inguruko datua, izan ere, Euskadik era adierazgarrian hobetu ditu 2006ko emaitzak. Gainera, ELGEko batezbestekoa gainditu du. Gainera, beheko mailetan dagoen euskal ikasleen portzentajea behera doa eta goiko mailetan dagoena gora doa.

Zientzien inguruko emaitzei dagokienean, Euskadiko emaitzak ELGEko herrialdeen batazbestekoa baino beheraxeago daude, Espainiako batezbestekoaren maila berean. Halere, azpimarragarria da errendimenduari dagokionean beheko mailetan dauden ikasleen portzentajea (% 13,8) txikiagoa dela ELGEko herrialdeetakoenarekin (% 18) alderatuz. 2006ko puntuazioarekin alderatuta, beheko mailetako ikasleriaren portzentajea era adierazgarrian gutxitu da eta goiko mailetakoa gehitu egin da.

Isabel Celaák azpimarratu du euskal hezkuntza sistema ongi bideratuta dagoela eta bide onean doala. Nabarmendu duenez, maila baxuenetan dauden ikasleen portzentajea gutxitzeko lanean ari dira, izan ere, bere hitzetan, ezin da inor atzean utzi. Gainera, Sailburuak esan du helburua bikaintasuna lortzea dela.

2 iruzkin
  • @nmelg
    2012.eko abenduak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @aitordelavilla: Egibarren hitzaldiaren bidioa (2:08an ikusgai). http://t.co/ANl5ElZe

  • @aitordelavilla
    2012.eko abenduak 13

    Comentario de Twitter:
    Egibarren hitzaldiaren bidioa (2:08an ikusgai). http://t.co/ANl5ElZe

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Celaá, Marian Ocariz