Berriak Hezkuntza
Eu

1,7 milioi euro kulturartekotasuna sustatzeko eta hizkuntza indartzeko programetarako (Gobernu Bilera 2017-11-07)

2017.eko azaroak 07

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du kulturartekotasuna sustatzeko programak –ikasle etorkinei zuzenduak- eta ikasle sartu berrien hizkuntza errefortzuko programak gauzatzeko diru-laguntzak deitzen dituen Agindua. Sartu berri diren ikasleei zuzenduriko hizkuntza errefortzuko programak, Euskadiko hizkuntza ofizialak ez ezagutzearekin zerikusia duten zailtasunak dituzten ikasleei zuzenduak izango dira. 

Deialdi honek 1.698.000 euroko diru-kopurua du, eta Lehen Hezkuntza edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen duten Euskadiko itunpeko ikastetxeei dago zuzendua. Deialdi honen helburua da, 2017-2018 ikasturtean aipaturiko programa horiek martxan jartzeak eragiten dituen exekuzio nahiz pertsonal gastuak finantzatzea. 

Diru-laguntza hauek jaso nahi dituzten itunpeko ikastetxeek honako dokumentazio honekin aurkeztu beharko dute eskaera, hilabeteko epean: 

-Hizkuntza indartzeko programatarako, ikastetxeak ezarri asmo duen hizkuntza indartzeko programaren deskribapena, honako hauek zehaztuz: programan arituko diren irakasle espezializatua eta haien arduraldiaren ehunekoa, parte hartuko duen ikasle kopurua, eta programazio didaktikoa, burutuko diren jarduera didaktikoak eta ebaluazio irizpideak azalduz. 

-Kulturartekotasuna sustatzeko programatarako, ikastetxeak ezarriko duen programaren deskribapena, honako hauek zehaztuz: programan arituko diren irakasle espezializatuak, ikasturterako proposatutako helburuak, jarduerak eta beren egutegia edo lorpenen adierazleak, besteak beste. 

Joan zen 2016-2017 ikasturtean Hezkuntza Sailak, orotara, gisa honetako 106 programa lagundu zituen diruz, itunpeko ikastetxeek aurkeztutako programak denak ere. Aurtengo ikasturte honetan, ikastetxeek hilabeteko epea izango dute euren proiektuak aurkezteko, deialdia EHAAn agertu eta hurrengo egunetik aurrera.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • RZR
    2018.eko irailak 06

    Bai, berriaren izenburuan "refurzo" zuzendu... Zaharragoak diren berrietan (ikus eskuineko zutabean) ongi zegoen... Mila esker!

  • @Transparent_Red
    2017.eko azaroak 07

    Comentario de Twitter:
    Aprobados 1,7 millones de euros para programas de fomento de la interculturalidad y el refurzo lingüístico https://t.co/veXSNnYABv

  • @Transparent_Red
    2017.eko azaroak 07

    Comentario de Twitter:
    1,7 milioi euro kulturartekotasuna sustatzeko eta hizkuntza indartzeko programetarako onartu dira https://t.co/el6jU4egWF

Komunikabideek behera kargatzeko