Berriak Lehendakaritza
Eu

Lankidetzarako Ignacio Ellacuría sariaren aurtengo deialdia egin da (Gobernu Bilera 2017-11-07)

2017.eko azaroak 07

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio gaur garapen lankidetzarako Ignacio Ellacuria sariaren edizio berri baten deialdiari. Lehendakaritzak ematen du sari hori urtero, Euskadiko eta Euskaditik kanpoko erakundeek, kolektiboek eta pertsona indibidualek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren aldeko borrokan eta pobrezia ezabatzeko borrokan egindako ekarpena aitortzeko. 

Saria, 15.500 eurokoa, eskuratu ahal izan dute honako atal hauetariko batean bildutako baldintzak betetzen dituzten erakundeek, ekimenek edo pertsona fisikoek:

- Euskal lankidetzarekin harremanen bat duten, eta beren komunitateen garapenaren alde ekarpen esanguratsua eta nabarmena egin duten irabazi-asmorik gabeko herrialde pobretuetako toki-erakundeak.

- Irabazi-asmorik gabeko euskal erakundeen ekimenak, ahal bada erakundeen partzuergo batek bultzatutakoak, eta Hegoaldeko herrien garapenean eta/edo justizian oinarritutako nazioarteko harremanetan ekarpen esanguratsu eta nabarmena egin dutenak. Kasu honetan, ekimena sustatu duen erakundeari edo erakundeei emango zaie saria.

- Euskal jatorriko pertsona fisikoak, pobretutako herrien garapenaren alde egindako elkartasun-lanarengatik nabarmendu direnak.

- Herrien justiziaren eta garapenaren alde ekarpen esanguratsu eta nabarmena egin duten eta horregatik euskal lankidetzarako eredu gisa hartzen diren pertsona fisikoak, nazioarteko eremukoak

Sari honekin, Garapen Lankidetzarako Euskal Agentziak-Elankidetzak —sariaren kudeaketaren arduradunak—, lankidetza alorrean lortutakoa eta egindako ekarpenak zabaltzen lagundu nahi du eta, horrekin, euskal gizartea sentsibilizatu nahi du.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Transparent_Red
    2017.eko azaroak 07

    Comentario de Twitter:
    #Lankidetza-rako Ignacio Ellacuría sariaren aurtengo deialdia egin da https://t.co/zAeF0PIsKJ https://t.co/jEzHs8QfKJ

    #Lankidetza-rako I…

  • @Transparent_Red
    2017.eko azaroak 07

    Comentario de Twitter:
    Convocada la edición de este año del Premio Ignacio Ellacuría de #cooperación https://t.co/WCltyO80rE https://t.co/szi1uMIIn9

    Convocada …

Komunikabideek behera kargatzeko