Eu

Galdakaoko Andra Mari institutoko ikasleek Itelazpiko Oiz telekomunikazio zentroa bisitatu dute

2017.eko azaroak 06

Galdakaoko BHI Andra Mariko ikasleek Oiz telekomunikazio zentroa ikusi dute beren irakasleekin batera.

Oiz telekomunikazio zentroko bisitan zehar komunikazio dorrea ezagutzeko aukera izan dute, non Itelazpiko teknikariek banako babes-sistemak (babes-ekipamendua, arnesak, kako bikoitza, ainguratzeko gailua), eta irratia, telebista, Tetra, garraioen loturak eta beste hainbat irradiante-zerbitzuk osatzen duten zenbait antenen arteko desberdintasunak azaldu dizkiete. Era berean, bi aspektu nabarmendu dituzte: batetik, Laneko Segurtasunari dagozkion arriskuak gutxitzeko Itelazpik egiten dituen jarduerak, eta bestetik, ingurunean izan daitekeen eragina gutxitzeko burutzen dituztenak.

Telekomunikazio zentroko gela guztiak bisitatu dituzte baita ere, energiari, garraioari, TETRAri eta difusioari buruzko sistema bakoitzaren inguruan azalpenak eman dizkieten bitartean.

OIZ

Bizkaiaren erdian, iparraldetik Durangaldeko eskualdearekin mugan, Oizko mendigunea dago, bertan aurkitzen da ITELAZPIk kudeatzen duen Telekomunikazio Zentroen Sareko zentro nodal nagusietako bat.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak