Berriak Lehendakaritza
Eu

Gaur ireki da Sestaon Memoriaren Plaza

2017.eko azaroak 06

• San Pedro plazan izango da ikusgai azaroaren 12a arte.
• Terrorismoaren eta biolentziaren biktima diren hiru emakumez osatutako mahai- ingurua izango da aste honetako ekitaldi nagusia.


Aintzane Ezenarrok GOGORAren zuzendariak eta Sestaoko Udaleko alkate ordeak, Ainhoa Basabek ireki dute gaur arratsaldez Sestaoko Memoriaren Plaza erakusketa. Ekitaldia, publikoarentzako irekia izen da eta bertan izan dira Udaleko ordezkariak eta herriko elkarteetako kideak.
Aintzane Ezenarrok asteazkenean, azaroaren 8an (19:00tan), egingo den mahai inguruaz hitz egin du, Nerea Barrios, Inés Núñez eta Carmen Torresek osatzen dute mahaia eta hirurak terrorismoaren eta biolentziaren biktima dira. Carmen Torres-ek lehenengoz hitz egingo du Memoriaren Plazan bere senarra zenaren hilketaz, Jose María Portell kazetaria 1978an hil zuen ETAk. Carmen Torres-ek ondoan izango ditu Inés Núñez, Francisco Núñez, bidegabeko polizia indarkeriagatik 1977an hil zenaren alaba eta Nerea Barrios, José Luis Barrios Santurtziko jatetxe baten jabea zena, 1988an ETAk hil zuenean.
GOGORAren zuzendariak biktimek horrelako ekimenetan parte hartzeko erakusten duten jarrera ona azpimarratu du, izan ere, beraientzat esperientzia gogorra izan arren, bizikidetzaren alde ari direlako egiten dute eta horrexegatik Ezenarrok bere esker ona adierazi die, are gehiago, aste honetan, azaroaren 10ean Memoriaren Eguna izanik.

HELBURUAK
Beste herrietan egiten den moduan, Sestaoko Memoria Plazak goiz partean hezkuntza tailerrak hartuko ditu DBH4ko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat. Helburua da esperientzia esanguratsua eskaintzea Memoria eraikitzeko giltzarriak ezagut ditzaten laguntzeko eta gogoeta kritikoa egin dezaten errazteko.
Hauexek dira Memoriaren Plazaren lau helburu nagusiak:
• Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.
• Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.
• Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.
• Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.

ERAKUSKETAGUNEA
Honako gune hauek izango ditu:
• Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.
• Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.
• Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai-inguru batzuk antolatzea aurreikusi dute.
• Mezuen horma-irudia: bertaratzen direnek beren mezua horma-irudian idatzi ahalko dute.

MEMORIA PLAZAREN AURREKARIAK
Gogora Institutuak iaz ekin zion testigantza hauek ezagutarazteari eta herritarren zuzeneko testimonio eta emozioak biltzeari. Orain arte, erakusketa ibiltari hau Bilbon, Durangon, Tolosan, Gasteizen, Eibarren, Donostian, Zarautzen, Arrasaten, Getxon, Lasarte-Orian, Gernikan, Santurtzin eta Portugaleten egon da. Beste udalerrietako esperientziak eskuragarri daude hurrengo estekan: https://goo.gl/lEJ8Xv

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ainhoa Basabe Sestaoko Udaleko alkate ordea