Berriak Lehendakaritza
Eu

Kirolarekin lotutako lanbideei buruzko lege berriak irakasleen, monitoreen, entrenatzaileen eta kirol-zuzendarien jarduera arautuko du

2017.eko azaroak 07

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du Euskadiko kirolarekin lotutako lanbideei buruzko Legearen aurreproiektua, eta orain Eusko Legebiltzarrera bidaliko du taldeek eztabaidatu eta ahalik eta adostasunik handienaz onar dezaten. Araudi honen helburua da kirolaren esparruko hainbat lanbide-jarduerari buruzko oinarrizko alderdiak arautzea, horietan aritzeko beharrezko kualifikazioa zehaztuz. Onartutako lege-aurreproiektuak honako lanbide-jarduerak arautzea proposatzen du: Gorputz Hezkuntzako irakasleak, kirol-monitoreak, entrenatzaileak eta, azkenik, kirol-zuzendariak. Euskadin 20.000 pertsona inguruk egiten dute lan arautuko diren lau esparruetan.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren barnean egonik, Bingen Zupiria sailburuak aurkeztu du aurreproiektua Gobernu Kontseiluaren ondoren egin den prentsaurrekoan.  Sailburuak azaldu duenez, kirolaren arloko lanbideek gero eta eragin handiagoa dute gizartean, eta arautu egin behar dira, gaur egungo egoera zuzenduz.  Era horretara, legeak ahalbidetuko du araututako lanbideetan jarduteko beharrezko kualifikazioak zehaztea, lanbide bakoitzari dagokion jarduera-eremu orokorra izendatuta.

Gaur aurkeztu den aurreproiektuak ezartzen du kirolarekin lotutako lanbideetan jardun ahal izateko ez dela ezinbestekoa izango goi mailako hezkuntzako titulu akademiko bat izatea, eta lanbide horietan jardun ahal izango dela dagozkion kualifikazioak hainbat mailatako titulu akademikoen bidez edo profesionaltasun-ziurtagirien bidez ere frogatuta. Aurreproiektua onartzen bada lege honen bidez arautuko diren lanbideek hezkuntza, aisialdi, lehiaren arloa eta zuzendaritzarena barne hartuko dituzte.

EGITEKO DAUDEN TRANSFERENTZIAK

Prentsaurreko berean, eta egiteko dauden transferentziak direla eta, Justizia ministro Rafael Catalák duela gutxi egindako deklarazioei buruz hedabideek galdetuta, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak honela adierazi du, “justifikaziorik ez duena, ulertezina eta koherentzia gutxikoa” Legearen bermatzailetzat bere burua duen gobernu batek, Espainiako gobernuak alegia, Gernikako Estatutua ez betetzea planteatzea.

Erkorekak gogora ekarri duenez, Mariano Rajoyren Exekutiboak mahai gainean du transferentzien zerrenda eguneratua, Legebiltzarraren eskariz Eusko Jaurlaritzak landua, eta beraz, berriro agertu da akordio batera iristearen alde Estatutua osorik bete dadin lortzeko. “Prest gaude oraindik bihar bertan hitz egitera esertzeko eta egiteko dauden transferentzien zerrendan bildutako gaiak negoziatzeko”, adierazi du. 

"GUTXIENEKO" INPAKTUA SIEMENS-EN

Bestalde, bozeramaileak iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak bilera bat egingo du bihar Siemens Gamesa-ko arduradunekin “zuzenetik” ezagutzeko enpresak dituen planak, nahiz eta ziurtatu duen, orain arte haiekin izandako elkarrizketen arabera, hartuko dituzten erabakiek Euskadin izango duten inpaktua “gutxienekoa” izango dela, egokitzeko planak iraganean burutu baitziren. 

2017-11-07 gai-zerrenda

Prentsa txostena

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FPeuskadi
    2017.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    La nueva Ley de profesiones deportivas regulará el ejercicio del profesorado de Educación Física, así como el de... https://t.co/L2H8KyhgPp

  • @LuisSaratxaga
    2017.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    La nueva Ley de profesiones deportivas regulará el ejercicio del profesorado de Educación Física, así como el de... https://t.co/Uk7O6VmM9h

  • @jafl
    2017.eko azaroak 07

    Comentario de Twitter:
    La nueva Ley de profesiones deportivas regulará el ejercicio del profesorado de Educación Física, así como el de... https://t.co/dc9BQM3WPH

Ekitaldiko kargudunak