Kudeaketa aurreratuan berdintasuna txertatzeko hitzarmena sinatu dute Emakundek eta EUSKALITek
Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, eta EUSKALITeko zuzendariak, Fernando Sierrak, elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur goizean, kudeaketa aurreratuan emakume eta gizonen berdintasuna txertatzeko. Emakundek eta EUSKALITek, era honetara, konpromisoa hartzen dute bakoitza bere eremuan kudeaketa aurreratuaren ereduan genero ikuspegia txertatzeko lanak indartzeko: materialak sortuz, praktika onak jasoz, prestakuntza eta sentsibilizazio saioak antolatuz eta abar.
Hitzarmenaren sinadura Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen barruan egin da, hain zuzen ere, Emakundek antolatutako "Berdintasuna kudeaketa aurreratuan: tresnak eta esperientziak" izenburuko jardunaldian. Bertan kudeaketa aurreratuan berdintasuna txertatzeko zenbait material aurkeztu dira: Genero ikuspegitik kudeaketari balioa emateko gida eta eremu honetako praktika onen bilatzailea. Era berean, hiru enpresa ezberdinetako praktika onak eman dira ezagutzera: Berria, Virtualwear eta PESA autobusak.
Emakundek zuzendariak adierazi du "Enpresa batek aurrera egin nahi badu Kudeaketa aurreratuan ezin du ahaztu inolaz ere berdintasuna. Behar beharrezko osagaia da".