Lehen hezkuntzako 4.000 ikasle baino gehiagok hartuko du parte Emakunderen Nahiko hezkidetza programan 2017-2019 arteko ikasturteetan
Gaur, azaroaren 8an, Emakundek Berdintasuna, Errespetua eta Indarkeriarik eza lortzeko Nahiko Hezkidetza Programaren Jardunaldi Orokorra aurkeztu du. 2017-2019 tarteko ikasturteetan 36 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 4.129 neska mutilek parte hartuko dute programan.
Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak hasiera eman dio Bilbon Nahiko hezkidetza programaren 2017-2019 Jardunaldi Orokorrari. 36 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 2.569 neska mutilek parte hartuko dute programan bi ikasturte hauetan. Nahiko programa 2003tik Lehen Hezkuntzako maila guztietan probatu da, 152 ikastetxetan eta 9.000 ikasle ingururekin (zifra honetatik kanpo daude bi urteko honetakoak).
Programa honen oinarrian giza eskubideak daude, bereziki, eguneroko bizitzarekin lotuta, eta ikasleak gizarteratzen diren genero rolen analisia. Helburu nagusia neska eta mutilen ahalmenak modu integralean garatu ditzaten lortzea da, beraien sexua alde batera utzita, eta neska eta mutilen gaitasunei balioa emanez.
Jardunaldian, Marina Subirats i Martori, hezkidetza arloan gaur egun Estatuan dagoen adituen artean goraipatuenetakoak parte hatu du. Hezkidetza zer den eta zertarako argitu bere hitzaldian. Ondoren, Luixa Reizabal Arruabarrena izan da hizlaria EHUko irakaslea eta Hezkidetzaren metodologiaz aritu da.