Eu

Euskadik, Londresen, munduko azokarik garrantzitsuenetako batean, aurkeztu du bere turismo-eskaintza

2017.eko azaroak 03
  •  “World Travel Market” azoka azaroaren 6tik 8ra bitartean egingo da, eta bertan bilduko dira bidaia-agentziak, turismoaren profesionalak eta nazioarteko touroperadoreak.
  • 16 euskal enpresek parte hartuko dute, merkataritza- eta bilera-agenda estu batekin.
  • Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua eta Harkaitz Millán Basquetourreko zuzendaria izango dira euskal ordezkaritzaren buru.

Euskadi Londresko “World Travel Market” azokan izango da, hau da, nazioartean turismorako dagoen hitzordurik garrantzizkoenetako batean. “World Travel Market” azoka azaroaren 6tik 8ra bitartean egingo da, eta bidaia-agentziak, turismoaren profesionalak eta nazioarteko touroperadoreak bilduko ditu.

2016an, 51.000 profesional eta 5.000 erakusle baino gehiago izan zen World Travel Market azokan.

Euskadiren “espazio berezian”, zona zehatz bat izango da euskal enpresek bilerak egin ahal izan ditzaten nazioarteko touroperadoreekin eta bidaia-agentziekin.

Era berean, enpresaburuek “Speed Meeting” lan-jardunaldietara bertaratzeko aukera izango dute, azoka hasi baino ordubete lehenago. 5 minutuko iraupena duten bilera laburrak dira, beste harreman batzuk ezartzeko balio dutenak.  

Erresuma Batuko turistaren profila

Euskadi gero eta helmuga erakargarriagoa da Erresuma Batuko turistarentzat. Azken sei urteotan turista britainiarren etorrera % 58 gehitu da, eta nazioarteko bigarren merkaturik garrantzitsuena bihurtu da. 2017ko hil hauetan Britainiako 80.000 turista baino gehiago etorri da Euskadira, aurreko urtean baino % 3 gehiago —urte osoan 114.000 sarrera izan zen—.

Euskadi bisitatzen duten Erresuma Batuko turistak, batez ere, hiriak ikustera etortzen dira, baita touring turismoa egitera ere. % 40 bikotekidearekin dator, % 20 lagunekin eta % 15 bikotekidearekin eta lagunekin.

Euskadirako bidaia antolatzeko garaian, Internet bidez eta lagunen eta familiakoen bidez, batez ere, bilatzen dute informazioa. Euskadi bisitatu duten Britainiako turisten % 77k aurrez Internet bidez erreserbatu zuten zerbitzuren bat, batik bat ostatua eta garraioa.   Erresuma Batuko turisten % 72 hegazkinez iristen dira Euskadira eta % 16 autoz.

Erresuma Batuko turista batentzat Euskadirako bidaiaren kostua 394 €-koa da pertsona bakoitzeko, eta 107,5 €-koa pertsona eta eguneko. Euskadin batez beste 4,4 gau ematen dute. Euskadira bidaiatzen duten Britainiako turisten % 90ek oso modu positiboan baloratzen dute bisita, eta % 90ek adierazten dute turismo-helmuga gisa gomendatuko luketela.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2017.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    114.000 ingleses visitan Euskadi cada año y el 77% reservan por Internet: https://t.co/KWGgslrhOB

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak