Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Euskadiko giro txiroetan hilkortasuna handiagoa da

2010.eko abenduak 09

EAEko eremu txikietako hilkortasun-atlasaren aurkezpena

1996-2003 bitartean gizon zein emakume guztien %38a eta %35a heriotza goiztiarra eragiten duten gaixotasun kroniko nagusien ondorioz gertatu ziren.

Hiritar bakoitzeko bizilekuak eragin nabarmena du osasunean. Honek, EAEko eremu txikietako hilkortasun-atlasa aurkeztera bultzatu dio Osasun eta Kontsumo sailari. Emaitza nagusienak hauek dira: Emazkumezkoen kasuan, tumore gaiztoak heriotza guztien %22a:eta hilkortasun kardiobaskularraren bi kausa nagusiak (kardiopatika iskemikoa eta gaixotasun zerebrobaskularrak, alegia), %19a. Gizonezkoengan, berriz, tumore gaiztoen proportzioa %33koa izan zen, eta %18koa kardiopatia iskemiko eta gaixotasun zerebrobaskularren kasuan.

Lurraldeka begiratuta, ezberdintasunak nabari dira hilkortasunari dagokionean. EAEn zein beronen hiriburuetan, eredu geografiko jakin bat jarraitu zuen hilkortasunak, oro har. Bi sexuetan, hilkortasunik handiena batez ere Bizkaian, Gipuzkoan eta hiru hiriburuetan kokatzen da. Aztertutako kausa bakoitzari erreparatzen badiogu ere, eredu geografiko ezberdiina ageri zaigu. 

Hala, emakumezkoengan, gaixotasun zerebrobaskularrak eragindako heriotza gehien Bizkaian gertatu ziren, urdaileko minbiziak Araban; biriketako minbiziak Nerbioiko eskumaldean; eta zirrosiak Bilboaldean. Dementziak eta Alzheimerrak, baita Hiesak ere, heriotza gehien hiriburu eta eremu metropolitanoetan eragin zuten. 

Gizonezkoengan, tummore gaiztoek, biriketako minbiziak, digestioko goiko aireko bideen minbiziak eta zirrosiak eragindako hilkortasuna handiagoa da Bilbo eta Donostiako gune metropolitanoetan. Hiru hiriburuetako eremuetan, ordea, trafikoko lesioak eragindako heriotzen kopurua txikiagoa izan zen. Hiesaren kasuan, berriz, hilkortasuna handiagoa da hiru hiriburuetako hainbat zonatan eta Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait eskualdetan. 

Hilkortasunaren eredu geografikoaren eta erakusle sozioekonomikoek islatzen dutenaren arteko antzekotasun nabarmenak daude. Hala, emakumezkoengan, diabetes, urdaileko minbizia, Hiesa eta zirrosia heriotzaren kausa direnean, hilkortasuna handiagoa zen zonalde behartsuenetan. Biriketako nahiz bularreko minbiziaren kasuan, ostera, alderantzizko eredua zen nagusi. Gizonezkoengan, kasu guztietan hilkortasuna handiagoa zen, aipaturiko eremuetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • José Asúa, Santiago Esnaola