Berriak Osasuna
Eu

Euskadi kolon eta ondesteko minbiziaren diagnosia hobetzeko endoskopio berria ari da ikertzen

2017.eko azaroak 03
  • Eusko Jaurlaritza minbiziaren diagnosi segurua eta goiztiarra lortzeko dihardu lanean Osakidetzaren Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Detekzio Goiztiarreko programa, Estatuko zein nazioarteko kolon eta ondesteko minbizia prebenitzeko programarik onenetako bat
  • Basurtoko Unibertsitate Ospitaleak Tecnaliak zuzendutako PICCOLO proiektuan hartzen du parte, zeinaren helburua kolon eta ondesteko minbiziaren diagnosi goiztiarra lesioaren irudiak ateratzeko teknika aurreratuen bidez egitea ahalbidetuko duen endoskopioa garatzea den
  • Biopsiarik atera edo poliporik kendu beharrik gabe, endoskopioak unean bertan zehaztu dezake polipoa onbera, aurre-gaiztoa edo dagoeneko minbizia bilakatu den (“biopsia optikoa”)
  • Diagnosi seguru eta zehatza egitea aurreikusten da, gaixoari inolako kalterik eragin gabe

Kolon eta ondesteko minbizia EAEko minbizi mota ohikoena da, bi sexuak batera kontuan hartzen baditugu. Hari lotutako heriotza-tasa oso altua da fase aurreratu batean detektatzen bada. Lesio aurre-gaiztoen hazte mantsoaren ondorioz sortzen dira minbizi gehienak, polipo batzuk hazten direnean, esaterako.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila diagnosi goiztiarra eta zehatza lortzeko dihardu lanean, eta ebakuntza zehatzak egiteko, horrek osatze-tasa % 90 arte igo dezake eta. Zentzu berean, Osakidetzaren kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarreko programak martxoan bigarren itzuliko % 100 lagun gonbidatu zituen eta Estatuko kolon eta ondesteko minbiziaren prebentziorako programa onenetako bat da Estatu mailan zein nazioarteko mailan, estaldura, kalitate eta parte-hartzeari dagokienez. 50 eta 69 urte bitarteko pertsonei dago zuzenduta. Urte bukaeran, hirugarren txandako pertsonen % 80 gonbidatzea lortuko du.

Kolon minbiziaren aurka borrokatzeko lesioa bizkor, ahalik eta modu zehatzenean eta kolonoskopiaren bitartean ebaluazioa egin ahal izateko diagnosi teknika hobetuak behar dira, eta baita praktika klinikoaren ebakuntzetan lesioak erauzi ahal izatea ahalbidetzen dutenak. Kolon eta ondesteko minbizia prebenitzeko eraginkortasuna lesio aurre-gaizto guztiak identifikatu eta kentzeko gaitasunaren mende daude. Kolonoskopia da erabilitako proba nagusia, baina baliteke polipoen % 30 arte ez detektatzea. Bestetik, identifikatutako polipoen % 29-42 bitartean ez dira aurre-gaiztoak, eta ez dute minbizia sortuko, baina gaur egun ezinezkoa da erabateko segurtasunez bereiztea gaiztoak direnak eta ez direnak.

Testuinguru horretan, Euskadi arretan eskaintzen den kolonoskopiaren inguruko ikerketa-proiektu batean dihardu lanean. Proiektuaren izena PICCOLO da, eta Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko Digestio eta Anatomia Patologiko Zerbitzuek, Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioaren-BIOEF Euskal Biobankuaren laguntzarekin (Osasun Sailak Euskadiko osasun sisteman berrikuntza eta ikerketa sustatzeko tresna) eta Tecnalia ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak koordinatuta garatuko da proiektua. Proiektu horretan, zeinak Europar Batzordearen 4 milioi euroko finantzazioa izango duen eta 36 hile iraungo dituen, Italia, Irlanda, Alemania eta Ingalaterrako 9 kidek hartuko dute parte.

PICCOLOk gaur egun arretaren bitartez ematen den kolonoskopiarekiko aurrera pausoak ematea espero da. Gaixo batek polipo anitz dituenean, ohikoena da guztiak kendu eta, ondoren, ehunaren azterketa mikroskopikoa egitea.

Proiektuak endoskopian zehar diagnosi aurreratuko teknikak erabiliko dituen endoskopia garatzeko helburua du, zehaztasunez lesioaren egitura, irudiak aztertuz nola funtzionatuko lukeen eta nola garatuko litzakeen zehaztuko luketenak. Gainera, endoskopioari esker, beste modu batean ihes egingo luketen lesioak detektatu ahal izango dira modu automatikoan (morfologia lauko lesioak eta koloneko mukosaren antzerako itxura dutenak) bereizmen handiko irudiko kolonoskopian fluoreszentzia erabiltzen dela eta.

Azken xedea kolonoskopio berri bat sortzea da, zeinaren bitartez, osasun sistemako profesionalek lesioaren diagnosi hobea egin ahal izango duten biopsiaren beharrik gabe, edo polipoa kendu gabe. Gainera, polipoa onbera, aurre-gaiztoa edo dagoeneko minbizia den bereiziko ditu (“biopsia optikoa”). Horrez gain, onberak ez diren polipo guztiak kentzeko lagungarria izan daiteke haien ertzen forma eta osagaiak hobeto ebaluatu ahal izango direlako. Etorkizunean, hurrengo helburua teknologia hori beste organo batzuetan diagnosia egiteko erabiltzea da.

PICCOLOk lehenengo fasean gisa tumoreak ordezkatzen dituzten animalia ereduak erabiliko ditu detekzioa eta karakterizazioa ahalbidetzen duten irudien biomarkagailuak sortzeko. 2017 bukaerarako espero da lehenengo prototipoa, eta 2020 aldera espero da merkaturatzea.

Gaiztoak ez diren polipo horiek nahitaez kentzea gaixoentzako arriskua areagotzen du (odol-jarioak, zulaketak), kolonoskopia luzatzen du eta Anatomopatologia Zerbitzuaren lan-karga areagotzen du eta baita kostuak ere. Hori dela eta, ezinbestekoa da polipo gaiztoak fase goiztiarrean identifikatzea, eta PICCOLOk aurrera-pauso handiak ekarriko ditu zentzu horretan.

2017/11/03

18 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AlbertoZarzoso
    2017.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi investiga un nuevo endoscopio que mejorará el diagnóstico del cáncer de colon y recto ➕ https://t.co/XNUaHK0gjc

  • @alonso_alecop
    2017.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi investiga un nuevo endoscopio que mejorará el diagnóstico del cáncer de colon y recto ➕ https://t.co/XNUaHK0gjc

  • @suhigaratxipi
    2017.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi investiga un nuevo endoscopio que mejorará el diagnóstico del cáncer de colon y recto ➕ https://t.co/XNUaHK0gjc

  • @jeslarra

    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi kolon eta ondesteko minbiziaren diagnosia hobetzeko endoskopio berria ari da ikertzen ➕ https://t.co/5Pa7cWtabc

  • @anavaz48
    2017.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi investiga un nuevo endoscopio que mejorará el diagnóstico del cáncer de colon y recto ➕ https://t.co/XNUaHK0gjc

  • @RosaValverdeC
    2017.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi investiga un nuevo endoscopio que mejorará el diagnóstico del cáncer de colon y recto ➕ https://t.co/XNUaHK0gjc

  • @narokail
    2017.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi investiga un nuevo endoscopio que mejorará el diagnóstico del cáncer de colon y recto ➕ https://t.co/XNUaHK0gjc

  • @KURERESALUD
    2017.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi investiga un nuevo endoscopio que mejorará el diagnóstico del cáncer de colon y recto ➕ https://t.co/XNUaHK0gjc

  • @CamDR_ENF
    2017.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi investiga un nuevo endoscopio que mejorará el diagnóstico del cáncer de colon y recto ➕ https://t.co/XNUaHK0gjc

  • @jdarpon
    2017.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi investiga un nuevo endoscopio que mejorará el diagnóstico del cáncer de colon y recto ➕ https://t.co/XNUaHK0gjc

  • @lurubeta
    2017.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi investiga un nuevo endoscopio que mejorará el diagnóstico del cáncer de colon y recto ➕ https://t.co/XNUaHK0gjc

  • @beatrizialvarez
    2017.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi investiga un nuevo endoscopio que mejorará el diagnóstico del cáncer de colon y recto ➕ https://t.co/XNUaHK0gjc

  • @OSIBilbaoBasurt
    2017.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi investiga un nuevo endoscopio que mejorará el diagnóstico del cáncer de colon y recto ➕ https://t.co/XNUaHK0gjc

  • @OSIBilbaoBasurt
    2017.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi kolon eta ondesteko minbiziaren diagnosia hobetzeko endoskopio berria ari da ikertzen ➕ https://t.co/5Pa7cWtabc

  • @Manuela73334279
    2017.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi investiga un nuevo endoscopio que mejorará el diagnóstico del cáncer de colon y recto ➕ https://t.co/XNUaHK0gjc

  • @DocJulia
    2017.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi investiga un nuevo endoscopio que mejorará el diagnóstico del cáncer de colon y recto ➕ https://t.co/XNUaHK0gjc

  • @lankideak1
    2017.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi investiga un nuevo endoscopio que mejorará el diagnóstico del cáncer de colon y recto ➕ https://t.co/XNUaHK0gjc