Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Ingurumen sailal Urdaibaiko Florako gidaliburua eta Erreserbako leizeen eta koben katalogoa argitaratu du

2010.eko abenduak 03

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak bi liburu argitaratu du Urdaibairi buruz, eta jendaurrean aurkeztuko dira Durangoko Eskal Liburu eta Diskoen Azokan, abenduaren 4tik 8ra.  Florako Gidaliburua eta Leizeen eta Koben Katalogoa dira liburuok. 

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Pilar Unzaluk azpimarratu duenez, "1984an Urdaibaiko Biosfera Erreserba izendatu zenetik 25 urte baino gehiago igaro dira, eta orain ona da ingurune horretako natura, kultur eta giza balioak zabaltzen jarraitzea".

"Hori dela-eta argitarutu ditugu lehen aipatutako liburuak, ingurune pribilegiatu horren zenbait alderdi nabarmendu zituzten beste lan batzuei segida emateko, alegia. Liburu horietako bat Uradaibaiko lorari buruzko gida da eta bestea ,berriz, ingurume horretako kobazuloei eta leizei buruzko katalogoa da, zeina erakargarria baita espeleologiaz aletuentzat.


FLORARI BURUZKO GIDA
Amador Prieto eta Joseba del Villar jaunek idatzi dute Urdaibaiko Florako Gidaliburua, eta bertan, eremu horretako barietate ugaritasuna azpimarratzen da, ze 800 landare baskular espezie eta azpiespezie aurkitu dira Urdaibaiko Biosfera Erreserbako 220 kilometro koadroetan.  

Gida horren mila ale argitaratu dira. Bertan, ingurumari horretako landareriaren berezitasuna deskribatzeaz gain, hauexek ere eskaintzen ditu: espezieak ezagutzeko formulak eta habitaten araberako espezien katalogoa, alegia, labarretan, dunetan, paduretan. Kantauriko arteetan eta abarretan.

KOBAZULOEN ETA LEIZEEN KATALOGOA
Asociación Deportiva Espeleológica Saguzarrak elkarteak eginiko Urdaibaiko Leizeen eta Koben Katalogoaren 2.000 ale argitaratu dira. 

Egileek orain arte 233 zulo aurkitu dituzte, eta askoz hegiago topa daitezke, lurazpiko hodi ugari baitaude. 

Liburuak katalogoaz gain, geologi eta arkeologi ondarearen balioa uzten du agerian, eta erreserbaren lurazpiko ur inguruneari buruzko informazioa eskaintzen du, anilamien eboluzioaren erakusle.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu