Eu

Artolazabal: “Urrian langabe-kopuru txikiena egon da 2010eko abuztutik hona, eta kontratu mugagabeen gorakada nabarmena da”

2017.eko azaroak 03
  • Lanbiden 130.056 langabe daude erregistratuta, duela urtebete baino 11.125 gutxiago eta irailean baino 1.990 gutxiago
  • Azken hilabetean sinatutako kontratuen % 8,16 mugagabea izan da; aurten, orain arte, sinadura-mota horrek % 13,95 egin du gora
  • Urrian langabeziak gehiago egin du behera emakumeen artean gizonen artean baino
  • “Suspertze ekonomikoak aukerak ematen dizkie langabezia-egoera kronikoan daudenei”, esan du sailburuak

Vitoria-Gasteiz, 2017/11/03

Lanbideren bulegoetan langabezian erregistratuta dagoen pertsona-kopuruak behera egin du urrian. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu du Lanbidek hilabetea 130.056 langabe gutxiagorekin itxi duela, duela hilabete baino 1.990 gutxiago eta duela urtebete baino 11.125 gutxiago. Erregistratutako langabezia-indizea % 12,3koa da. “Langabeziaren beherakadaren joerak eutsi egin dio beste hilabetez. Termino erlatiboetan, langabeziak % 1,51 egin du behera azken hilabetean eta % 7,88 urtebetean”, esan du Artolazabal sailburuak.

 “130.056 langabe-kopurua baxuena da 2010eko abuztutik, eta beste datu on bat dago, gero eta kontratu mugagabe gehiago baitago. Aurten, orain arte, kontratu mugagabeen metaketaren gorakada % 13,95ekoa da, eta horrek erakusten du aurrerapena egon dela kalitate hobeko kontratazioan. Hori da jarraitu beharreko bidea”, esan du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak. Gainera, Artolazabalek esan du azken hilabetean “iraupen luzeko langabeziak gehiago egin duela behera (-1.277) iraupen laburrekoak (-713) baino".

Urteko erreferentzian ere beherakada handiagoa nabaritzen da iraupen luzeko kolektiboan (% 9,17ko beherakada), iraupen laburrekoen artean erregistratutako % 6,37ko beherakadaren aldean. “Suspertze ekonomikoak ere aukerak ematen dizkie langabezia-egoera kronikoan daudenei”, esan du Artolazabalek.

Pasa den urrian, langabeziak adin-talde guztietan egin du behera, eta, ordea, azken sasoian, urrian langabeziak nabarmenago egin du behera emakumeen artean gizonen artean baino. Emakumeen artean, % 1,76 egin du behera eta, gizonetan, % 1,18. Aurten, orain arte, gizonen langabeziak % 10,76 egin du behera eta emakumeenak % 5,52. Gaur egun, langabeen % 56,42 emakumea da.

Lurraldeen arabera, langabeziak Bizkaian nabarmenago egin du behera urrian; 1.246 langabe gutxiago daude, -% º1,6. Gipuzkoan % 1,4 egin du behera; 501 langabe gutxiago dago. Eta, Araban, % 1,1 egin du behera; 243 langabe gutxiago daude. Urteko saldoan, portaera onena Gipuzkoak izan du, % 10,4ko beherakada erlatiboa izan baitu, gero Bizkaiak (% 7ko beherakada) eta, gero, Arabak (% 6,6ko beherakada).

Hezkuntza

Urrian, langabeziak gora egin du lehen mailako sektorean eta behera beste jarduera-sektore batzuetan. Zerbitzuen sektoreak izan du beherakadarik handiena; 1.645 langabe gutxiago ditu. Desagregazio-maila handiagoan, langabeziaren beherakada nabarmena duen jarduera azken hilean hezkuntza izan da; 770 langabe gutxiago ditu. “Irakasleak normaltasunera bueltatu dira eta hori nabarmena da. Udan dira langabezia-gorakadarik handienak, eta udazkenean askok lana berreskuratzen dute”, esan du Artolazabalek.

Eraikuntzak ere lana sortu du; 272 langabe gutxiago daude sektore honi lotuta. Industrian langabeen kopuruak behera egin du; 2.018 pertsona gutxiago.

Zehazki, urrian 94.736 kontratazio egon dira autonomia-erkidegoan eta, horietatik, 7.729, % 8,16, mugagabeak izan dira. Mugagabeak 61.989 izan dira, aurreko urtean baino % 13,95 gehiago. Artolazabalek zera dio: “ez gara konforme geratu behar, eta lanean jarraitu behar dugu mundu guztia lan-merkatura ahalik eta enplegu-kalitate onenarekin sartzeko”.

Afiliaziori dagokionez Euskadik 12.378 pertsona afiliatu berri irabazi ditu, guztira 937.437 zenbatzen direla. Hau da, % 1,34ko igoera izan da. Igoerarik handiena Bizkaian nabaritu da, % 1,49koa (6.896); segidan Araba dator, % 1,29ko hazkundearekin (1.973) eta ondoren Gipuzkoa, + %1,13 (3.509). Datu honekin, Valentzia ondoren Euskadin izan da igoera nabarmena estatu mailan.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Transparent_Red
    2017.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    [LANGABEZIA] lanbideejgv-ren bulegoetan langabezian erregistratuta dagoen pertsona-kopuruak behera egin du urrian https://t.co/GKtOO25DhI

  • @Transparent_Red
    2017.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    [PARO] El número de personas registradas como desempleadas en lanbideejgv ha descendido en el mes de octubre https://t.co/HaMd04UQm8

  • @EnpleguGizaEJGV
    2017.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    #Langabezia ► Lanbideren bulegoetan langabezian erregistratuta dagoen pertsona-kopuruak behera egin du urrian 🔗 https://t.co/8dYLmxLyb8 🔗

  • @lanbideejgv
    2017.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    Artolazabal:Urrian langabe-kopuru txikiena egon da 2010eko abuztutik hona, kontratu mugagabeen gorakada nabarmena da https://t.co/w9Hj39k7WC

Ekitaldiko kargudunak