Eu

Euskadik Nazioarteko Latinoamerikako Turismo Azokan parte hartu du

2017.eko azaroak 03

Euskadik Nazioarteko Latinoamerikako Turismo Azokan parte hartu du. Azokak arrakasta handia izan du bisitarien kopuruari dagokionez. Azoka aukera paregabea izan da Argentinako turismo-merkatua ikertzeko.

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak hainbat bilera instituzional egin du Argentinako Gobernuko turismo-agintariekin eta Buenos Aires hiri autonomoko ministerioko turismo-agintariekin, besteak beste.

FIT azokan Euskadik oso harrera ona izan du jendearen artean zein Argentinako profesionalen artean. Euskadi ahalmen handiko lurraldea da Argentinako turistak erakartzeko, betiere Espainiara proiektatzen dituzten bidaien barruan.

Horrez gain, Euskadirentzat turista horien profila interes handikoa da, familia- eta kultura-loturez gain, Argentinako turismoak oso interes handia baitu gastronomian eta kultura-turismoan.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Bank_Practices
    2017.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    [TURISMO] La #FIT2017 de Buenos Aires cierra con un balance muy positivo para Euskadi https://t.co/YTiIcH7QBq  https://t.co/v7SyRECNkV … …

  • @Transparent_Red
    2017.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    [TURISMO] La #FIT2017 de Buenos Aires cierra con un balance muy positivo para Euskadi https://t.co/pc4YBkhkUT https://t.co/6Os3OYaxGX

Ekitaldiko kargudunak