Berriak Lehendakaritza
Eu

Bizitza hobeago bat bilatzeko asmoz euren bizitokiak uztera beharturik, gero eta gizaki gehiagok egiten duten bidaia arriskutsuaren arazoari heltzen dio ZINEXIT-ek

2017.eko azaroak 03
  • Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Bizikidetzaranzko VIII. Zinema Erakusketak,  bost estreinaldi eskainiko ditu azaroaren 6tik 9ra bitartean Azkuna Zentroko Golem Zinemetan (19:30ean eta sarrera doan edukiera bete arte)   
  • Immigrante eta errefuxiatuen errealitate gordina erdigunetzat hartzen duen programak,  hilak 9, ostegunean izango du amaiera “Zuk” dokumentalaren erabateko estreinaldiarekin, non migrazioaren drama arintzeko lan egiten duten euskal boluntarioak protagonista diren 
  • Zinexit-ek bere ekintza-eremua zabaldu eta, azaroaren 10etik 22ra bitartean, bere programazioa eramango du beste lau udalerri hauetara:  Getxo, Vitoria-Gasteiz, Barakaldo eta Basauri 
  • Zinema Soziala  Lehen Hezkuntzako ikasleengana iritsiko da Zinexit Eskolaren eskutik azaroaren 7an “Printze Txikia” filmaren proiekzioarekin, eta DBHkoek ostera, Bilboko Udalak eskainitako BOSA! Programa pedagogikoa izango dute azaroaren 8a eta 9an

 Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Zinexit, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketaren zortzigarren edizio honek, berriro eramango gaitu munduan hainbat lagunek bizi duten errealitate gordinaz jabearaztera, elkartasuna bultzatuz, hausnartu eta parte har dezagun.  Azaroaren 6tik 9ra bitartean, jatorri desberdina baina gai bera jorratzen duten bost film desberdinen estreinaldia eskainiko digu Zinexit-ek. Zalantzagarria den etorkizun baten bila euren etxeak utzi eta ihes egitera beharturik, gero eta gizaki gehiagok bizi duten bidaia arriskutsuaren eguneroko drama jorratzen dute denek.   Azkuna Zentroko Golem zinemetan (Bilbao Alondegia), 19:30ean izango dira, gai soziala eskaintzen duen zinema erakusketa honetako emanaldiak eta hauen ondoren, ikusle guztiei zuzendutako solasaldiak protagonista eta gonbidatuekin batera. Sarrera nahi duen guztiarentzat dago zabalik eta doan edukiera bete arte.   

Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaria; Octavio Gonzalez, Zinexit-eko programatzailea; eta Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Saileko Zinegotzia izan dira gaur goizean Azkuna Zentroko Bastida Aretoan Zinexit zinema erakusketa aurkeztu dutenak.  

 Monika Hernandok azpimarratu duenez, “euren bidaia amaituz  Mediterraneoa milaka lagun errugabe eta etsituren  hobi komuna bihurtzen ari den une honetan,  munduan zehar errefuxiaturik daudenek, eta batez ere europar mugetara iristen direnek bizi duten krisi humanitarioa ahaztu ezin dugun une honetan, ezinbestekotzat jo dugu ZINEXIT-ek migrazioen, babesa eta asiloaren gaia, ikuspuntu desberdinetatik jorratzeari”.

+info

 

ZINEXIT 2017 AURKEZPENA: https://vimeo.com/240531154

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak