Lan eta Justizia sailak, 2018an, 209 m-ko aurrekontua izango du.
Lan eta Justizia Sailak, 2018an, 209,9 milioi euroko aurrekontua izango du. 2017aren aldean, % 0,4ko gorakada egon da.
I. kapitulurako 121,1 milioi euro bideratu dira, alegia, guztizkoaren % 57,7. Langileen kapituluaren gorakada, funtsean, aurreikusitako % 1,5eko soldata-igoerara bideratzen da, Itzarriren ekarpenak betetzera eta Lan eta Justizia Sailaren mende dauden 2.900 pertsonek antzinatasunagatik sortutako eskubideetara.
Lan eta Justizia Sailaren inbertsio garrantzitsuenak Justizia arloan kontzentratzen dira, eta eraikin judizialetako jarduketei eta Bilboko Fiskaltzaren eraikina birgaitzeko eta handitzeko obrei dagozkie. Bulego Judizial eta Fiskala Modernizatzeko Zuzendaritzaren aurrekontua 27 milioi eurotik gorakoa da.
Lan-arloko aurrekontu operatiboa Gizarte Ekonomiaren eta Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzen artean banatzen da. OSALAN erakunde autonomoak 12 milioi euro izango ditu.
María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburua izan da bere sailaren aurrekontuak Eusko Legebiltzarraren Ogasun eta Aurrekontuen Batzordearen aurrean aurkezteko arduraduna. Aurkezpenean, Jon Azkue Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea, Miren Gallastegui Justiziako sailburuordea eta Juan Ignacio Urresola Zerbitzu zuzendaria ere izan dira.
-
2017-11-17
Comentario de Twitter:
RT @AuziaEuskaraz: Lan eta Justizia Sailak, 2018an, 209 m-ko aurrekontua izango du https://t.co/5iw5hKHJRM https://t.co/Jam2EifCVl -
2017-11-08
Comentario de Twitter:
El Departamento de Trabajo y Justicia contará en 2018 con un presupuesto de 209,9M€ ➡ https://t.co/2wxzD9n11o https://t.co/LJZkGOBoLl -
2017-11-08
Comentario de Twitter:
El Departamento de Trabajo y Justicia contará en 2018 con un presupuesto de 209,9M€ ➡ https://t.co/fl2ApLb1Rs https://t.co/tmSYiWWydb -
2017-11-08
Comentario de Twitter:
El Departamento de Trabajo y Justicia contará en 2018 con un presupuesto de 209,9M€ https://t.co/9oq2EIEtgt … https://t.co/USHqhYII2h