Eu

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren aurrekontuak % 5,9 egin du gora, eta 38,3 milioi euro ditu

2017.eko azaroak 08

 

  • Igoerarik handiena transferentzien kapituluan jaso da; sektorearentzako diru-laguntzak eta laguntzak jaso ditu % 10,1eko igoerarekin.
  • Turismoaren programa berrietako bat merkaturatzerako eta turismo-sustapenerako laguntzena da, turismo-produktuak diseinatu eta saltzeko.
  • Merkataritzan, enpleguaren eta ekintzailetzaren aldeko apustuak 2.247.000 euroko laguntza-ildo berria eta programa berria dakartza.
  • Aurrekontua honako ardatz hauetara bideratzen da: merkataritzaren ekintzailetzarako eta digitalizaziorako laguntza ematea; euskal ETE turistikoei eta ekintzaileei laguntza ematea; eta ikuskaritza-zerbitzua digitalizatzea.

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, gaur, Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordean hitz egin du, eta 2018ko aurrekontu-ildoak azaldu ditu. Sailak 38,3 milioi euro izango ditu; Turismo arloak 15,2 milioi; Merkataritza arloak 14,6; eta Kontsumo arloak 6,6 milioi.

Aurrekontuan % 5,9ko igoera egon da, oro har. Igoerarik handiena transferentzien kapituluan jaso da; sektorearentzako diru-laguntzak eta laguntzak jaso ditu, % 10,1eko igoerarekin, 2 milioi euro baino gehiago.

Aurrekontua honako helburu hauetara bideratzen da:

-       Auzo eta herrietako merkataritzan enplegua sortzeko ekintzailetza bultzatzea.

-       Euskal merkataritza digitalizatzearen aldeko apustua egitea.

-       Euskal ETE turistikoentzako laguntzak, turismo-produktuak sustatzeko eta merkaturatzeko.

-       Turismo-ekintzaileak negozio-eredu berrietan sustatzea.

-       Kontsumoko gatazkak azkar ebazteko bide ematea, bitartekaritzaren eta arbitrajearen bidez.

-       Ikuskaritza-zerbitzua digitalizatzea.

 

Turismo Arloa

Turismo Arloak 15,2 milioi euroko zuzkidura du; % 3,1eko igoera izan du, 2017aren aldean. Kopuru horretatik, 7,6 milioi transferitzen dira Basquetour - Turismoaren Euskal Agentziara. Agentziaren helburua da turismoa sustatzea, kalitate-programak garatzea, lehiakortasuna edo jasangarritasuna, besteak beste.

Jarduketa esanguratsuenen artean, nabarmentzekoa da, batetik, ekimen pribatuari ematen zaion laguntza, merkaturatzeko eta turismoa sustatzeko laguntza-programa berri bati esker (717.000 euroko zuzkidura du); eta, bestetik, ekimen publikoari ematen zaiona, turismoko lurralde-proiektuentzako laguntza-programen bidez (guztira, 1,2 milioi euroko zuzkidura).

Gainera, turismo-sektoreak islatzen duen eremuan, sailak negozio-eredu berriak sortzea bultzatuko du, ekintzailetzaren bidez, bai eta turismo-enpresen digitalizazioa eta modernizazioa ere, turismo-enpresen ekintzailetzarako eta lehiakortasuna hobetzeko laguntza-programen bidez.

Merkataritza Zuzendaritza

Bestalde, Merkataritza Zuzendaritzak 14,6 milioi euroko zuzkidura du. 2017ko aurrekontu-proiektuaren aldean egon den igoera % 7,8koa da, milioi bat euro baino gehiago.

Nobedade gisa, merkataritza-ekintzailetzarako laguntza-programa sartu da. 1.000.000ko zuzkidura du enpresa-ekintzailetzak eta 1.247.000 euroko zuzkidura udalekin lankidetzan jarduteko. Alde batetik, landa-guneak birgaitzearen aldeko apustua egiten da, eta lehentasuna dute gunerik ahulenek.

Hirigune gune horietako lankidetzako, dinamizazioko, merkataritzako lehiakortasuneko estrategiei bide emateko antolatzen den laguntza-programa da. Laguntza horiek 3,4 milioi euro dituzte. Euskal merkataritzaren digitalizazioak 1,1 milioi euro ditu, e-commerceko programak eta aplikazioak garatzeko.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua

Kontsumoko Euskal Institutuak 6.6 milioi  euroko aurrekontua du. Prestakuntza-arloak 899 mila euroko zuzkidura du, 958 mila euroko laguntzaKontsumoko Udal Bulegoetarako eta 451 mila euroko zuzkidura Kontsumitzaileen Elkarteetako laguntza ekonomikoetan. Aholkularitza juridikoko eta erakunde horiek kontsumo-proiektuak egiteko programetara bideratzen dira.

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ikusmer
    2017.eko azaroak 09

    Comentario de Twitter:
    El presupuesto del departamento de Turismo, Comercio y Consumo se incrementa un 5,9% y cuenta con 38,3 millones ... https://t.co/b3zXsUxPQm

Ekitaldiko kargudunak