Berriak Osasuna
Eu

Akordioa Osakidetzaren eta SATSE, SME eta UGT sindikatuen artean, 3000 lanpostu baino gehiagoko lekualdatze-lehiaketa deitzeko

2017.eko urriak 31

Gaur Vitoria-Gasteizen akordioa lortu da Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren eta SATSE, SME eta UGT sindikatuen arteko Osasuneko Mahai Sektorialean, 2017. urte honetan 3.004 lanpostuko Lekualdatze-lehiaketa deitzeko. Osakidetzatik eta Osasun Sailetik oso positibotzat jo dute Osakidetzako langileen lan-baldintzak eta enplegu publikoaren kalitatea hobetzeko balioko duelako.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendaria den Juan Carlos Sotok adierazi duenez, “akordio berri hau Osakidetzak negoziatzeko eta eztabaidatzeko duen borondatearen beste adierazle bat da, baita enplegu publikoarekin eta kalitatezkoarekin dugun konpromisoarena ere”. Eusko Jaurlaritzatik, Iñigo Urkullu lehendakariaren jarraibideei jarraituz, enplegu publiko, egonkor eta kalitatezko bat lortzeko hainbat ekintza sustatzen ari dira, eta akordio hau multzo horretan sartzen da.

Gaur Mahai Sektorialean lortutako akordioak aukera emango du 3004 lanpostu eskaintzeko, 98 kategoria profesional ezberdinekoak, eta Osakidetzaren historian egindako lekualdatze-lehiaketa handienetariko bat izango da. Horri esker, profesional askok aukera izango dute haien lan-destinoa aldatzeko, haien etxeetatik gertuago egoteko eta, horrekin, haien lan-baldintzak hobetzeko.

Modu horretan, Ente Publikoan izaera orokorreko mugikortasun-prozesu batean parte hartu nahi duten Osakidetzako langileen nahiei hein handi batean erantzuten zaie. Aldi berean, joan den 2017ko ekainaren 23an SATSE, SME eta UGT sindikatuekin lotutako aurreakordioan jasotako aurreikuspenak betetzen jarraitzen dugu. 2017. urtean Lekualdatze-lehiaketa bat egiteko hartu genuen konpromisoa bete dugu, etaesan genuen bezala, lehiaketan datorren Enplegu Publikoaren Eskaintzan deitu daitezkeen lanpostuen % 90 deituko ditugu. Ez da isolatutako neurri bat; izan ere, aurrerapauso bat da hartutako beste konpromiso batzuekin batera: 2014-2015 EPEa, 1.014 lanposturekin; datorren urtean egingo dugun 2017-2018 Enplegu Publikorako Eskaintza, 3.335 lanposturekin; eta legealdi amaieran beste EPE bat egiteko hartu dugun konpromisoa”, adierazi du Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak bileraren amaieran.

Era berean, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusitik eta Osasun Sailetik balioa eman nahi izan diote akordio honek duen garrantziari eta sinatu ez duten sindikatuen erantzukizun-gabeziak penatzen dituela adierazi dute; izan ere, sindikatu horiek, Osakidetzako profesionalen lan-interesen gainetik, uko egiten diote Eusko Jaurlaritzarekin akordio bat lortzeari, nahiz eta Gobernuko proposamenek enplegu publikoa hobetzen duten eta egonkortasun eta kalitate handiagoa eskaintzen duten.

 

                                                Vitoria-Gasteizen, 2017ko urriaren 31n

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau