Eu

Euskadik eta Andaluziak turismo-ahalmenak batu dituzte Argentinako turistak erakartzeko

2017.eko azaroak 01
  • Nazioarteko Latinoamerikako Turismo Azokan zeuden Euskadiko eta Andaluziako gobernuetako ordezkaritzek batera aurkeztu dituzte haien helmugak.
  • Turismoaren sektoreko turoperadoreak, profesionalak eta erakundeak hurbildu dira aurkezpenera. 
  • Retortillo sailburua Argentinako Turismo Ministroarekin bildu da FIT 2017 azokaren esparruan.

Harkaitz Millán Eusko Jaurlaritzako Turismoaren Euskal Agentziako zuzendariak (Basquetour) eta Gorka Lerchundi Andaluziako Turismo Marketineko arduradunak batera aurkeztu dituzte Euskadi eta Andaluzia, eta Argentinako turismoaren profesionalei bi helmugak uztartzeko aukerak azaldu dizkiete.

“Kontrasteen sedukzioa” izenburupean Euskadiko eta Andaluziako ordezkariek turistei aukera sorta zabala eskaintzen dieten 2 lurralderen aniztasuna azaldu diete, Europako eta, zehazki, Espainiako erakargarritasuna baliatuta. “Bi erkidegoen erakargarritasun-ahalmena baliatu behar dugu, urruneko herrialdeetatik datozen turistek egonaldia luza dezaten eta zirkuitu partekatuak egin ahal izan ditzaten” adierazi du Millánek.

 

Euskadi ez da helmuga paregabea Argentinako turista gehienentzat, baina ahalmen handiko lurraldea da turista horiek erakartzeko, betiere Espainiara proiektatzen dituzten bidaien barruan. Katalunia eta Madril ondoren, Andaluzia da argentinarrek Espainian gehien bisitatzen duten hirugarren helmuga. “Gure ahalmenak batzea onuragarria da biontzat” adierazi du Harkaitz Millánek.

 

Hartara, argi geratu da bi eskaintzak osagarriak direla eta ondo komunikatuta daudela. Ildo horretatik, Harkaitz Millánek nabarmendu duen moduan, “bi lurraldeek airez oso komunikazio ona dute, ordubete baino gehixeagoko bidaia batean, eta hegaldiak daude Malagara, Granadara eta Sevillara” bi erkidegoak ezagutu ahal izateko.

 

Bilera Argentinako Turismo ministroarekin

 

Alfredo Retortillo Turismo Merkataritza eta Kontsumoko sailburua Gustavo Santos Argentinako Turismo ministroarekin bildu da. Aurrez ere bat egin zuten Donostiako Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroan.

 

Retortillo sailburuak, bi lurraldeak batzen dituzten loturak kontuan izanik, erakundeen arteko harremanak estutzearen eta turismo-trukea sustatzearen garrantzia nabarmendu du. 

 

 

 

 

 

 

 

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @feriadeturismo
    2017.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: Un eje norte-sur desde #Euskadi #Andalucía, para atraer turismo transoceánico 🌍🔛🌎
    https://t.co/XNwRPJPnNP
    #FIT2017 @fe…

  • @feriadeturismo
    2017.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: #Euskadi #Andaluzia ipar-hego​​ ardatza​,
    turismo transozeanikoa​ erakartzeko 🌍🔛🌎
    https://t.co/XNwRPJPnNP
    #FIT2017 @…

  • @md_etxebarria
    2017.eko azaroak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: Un eje norte-sur desde #Euskadi #Andalucía, para atraer turismo transoceánico 🌍🔛🌎
    https://t.co/XNwRPJPnNP
    #FIT2017 @fe…

  • @macpetri
    2017.eko azaroak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi y #Andalucía unen sus potencialidades turísticas para atraer a los turistas argentinos ➡ https://t.co/aH7AFVPO8t https…

  • @Kapitain4
    2017.eko azaroak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi y #Andalucía unen sus potencialidades turísticas para atraer a los turistas argentinos ➡ https://t.co/aH7AFVPO8t https…

  • @a_retortillo
    2017.eko azaroak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: Un eje norte-sur desde #Euskadi #Andalucía, para atraer turismo transoceánico 🌍🔛🌎
    https://t.co/XNwRPJPnNP
    #FIT2017 @fe…

  • @Basquetour_eus
    2017.eko azaroak 01

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi #Andaluzia ipar-hego​​ ardatza​,
    turismo transozeanikoa​ erakartzeko 🌍🔛🌎
    https://t.co/XNwRPJPnNP​… https://t.co/8d0JbK0TqI

  • @Basquetour_eus
    2017.eko azaroak 01

    Comentario de Twitter:
    Un eje norte-sur desde #Euskadi #Andalucía, para atraer turismo transoceánico 🌍🔛🌎
    https://t.co/XNwRPJPnNP
    #FIT2017… https://t.co/nsEaStJOxi

Ekitaldiko kargudunak